Konpromisoak

KALITATEA HOBETZEKO KONPROMISOAK

 

KONPROMISOEN ADIERAZLEAK

(Nola neurtu)

ARTATZEA ETA INFORMAZIOA EMATEA

Erabiltzaileak errespetuz eta profesionaltasunez artatzea. 7 puntu lortzea 0-10 eskala batean erabiltzailearen asebetetze-inkestan.

Asebetetzea jasotzen duten zerbitzuaren balorazio-inkestak

Kexen, iradokizunen eta erreklamazioen erantzunak 15 eguneko epean emango dira.

Espedienteen analisiak.

KUDEATUTAKO DIRULAGUNTZAK

Dirulaguntzen tramitazioa erraztea eta haien erabilgarritasuna baloratzea. 7 lortzea 0-10 eskala batean erabiltzailearen asebetetze-inkestan.

Zerbitzua baloratzeko inkestak.

Dirulaguntzak herritarren eta enpresen premietara egokitzea. Dirulaguntzen aurrekontu-partidak agortzea, aurrekontuan jasotakoaren % 70 gutxienez.

Dirulaguntzen aurrekontu-partiden agortze-portzentajea

PROGRAMAK ETA ZERBITZUAK

Lanbide-heziketarekiko lankidetza indartzea enpresen beharrei erantzuteko, etengabeko prestakuntza espezializatuaren ildotik, laneratzean laguntzeko.

Urtero Lanbide Heziketako ikastetxeen azoka berezi bat sustatzea

 

Urtean gutxienez bi enplegu-programa egitea herriko langabezia-tasa murrizten laguntzeko.

 

  • Zenbat enplegu-proiektu egin diren urtean

 

  • Eibarko enplegu-tasaren portzentajearen bilakaera

STEAM bokazioak sustatzeko gutxienez ikastaro, tailer edo jarduera bat egitea, ikasleen artean eta, bereziki, nesken artean, bokazio zientifikoak sustatzeko, arlo horiekin lotutako irakasgaietan (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Arteak eta Matematikak), diziplinarteko ikuspegi batekin, eta berrikuntzan, sormenean eta diseinuan oinarritutako proiektuak sustatuz.

 

Zenbat ikastaro, tailer edo jarduera egin diren urtean.

Eibarko garapen ekonomikoa eta proiektu berritzaileak sortzea bultzatzea, urtean gutxienez bi ekintza eginez, herriko enpresa-jarduera balioan jartzeko xedez.

Garapen ekonomikora bideratutako zenbat ekintza egin diren urtean.

Eibarren proiektu eta ideia berriak sor daitezen sustatzea, udalerriko ekintzaileentzako inkubagailu-gune berriak gaituz, eta, horrela, haien hastapenak erraztuz.

Enpresen inkubagailuaren okupazio-mailaren bilakaera.

Eibarko landa-ingurunearen garapena bultzatzea, urtean gutxienez bi ekintza eginez herritarren nekazaritza eta landa-ingurunea balioan jartzeko

Zenbat ekintza egin diren urtean.

Tokiko merkataritzaren eta ostalaritzaren lehiakortasuna bultzatzea, urtean gutxienez bi programa eginez tokiko merkataritzari laguntzeko.

Zenbat programa egin diren urtean.

Eibar kontsumitzaile eta turistentzako udalerri erakargarri bihurtzea, urtean gutxienez 2 ekintza abian jarriz.

Zenbat ekintza egin diren urtean.

Konpromisoen asebetetze maila

Gure konpromisoen betetze-mailaren jarraipena egingo dugu, hainbat adierazle ezarriz. Datuak hiru urtetik behin jaso eta, aztertu ondoren, behar diren ondorioak aterako dira.

Jarraipen horri dagokion informazioa Eibarko Udalaren web-orrian argitaratuko da.

Hartutako konpromisoak ez betetzeak konpentsatzeko neurriak 

Hartutako konpromisoren bat ezin bada behar bezala bete, aztertu egingo dira arrazoiak eta neurriak hartuko dira zerbitzua hobetzeko, betiere neurri horiek gure esku baldin badaude.

Zerbitzuarenak ez diren arrazoiengatik ezin badira konpromisoak behar bezala bete, berehala hartuko dira neurriak erabiltzaileek kalterik jasan ez dezaten.