Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Konpromisoak

KALITATEARI BURUZKO KONPROMISOAK

ADIERAZLEAK

Nola neurtuko ditugun

KALITATEA

Gure zerbitzuetako erabiltzaileen balorazioa 8 puntutik gorakoa izatea 0-10 eskala batean.

Zerbitzuaren balorazio globala

(inkesta)

INSTALAZIOAK

Itxaronaldien gestio-sistema bat izatea herritarrak  modu eraginkor eta ordenatuan bideratzea ahalbidetuko duena, eta erabiltzaileen balorazioa 8 puntutik gorakoa izatea 0-10 eskala batean.

Itxaronaldiko kudeatzailearen balorazioa

(inkesta)

Bulegoaren banaketak konfidentzialtasuna bermatzea; horren balorazioa 7 puntutik gorakoa izatea 0-10 eskala batean.

Banaketaren balorazioa

(inkesta)

PERTSONAK

Zerbitzu eraginkor bat izateko behar besteko langileak bermatzea, batez besteko asebetetzea 7 puntutik gorakoa izateko 0-10 eskala batean.

Langile kopuruaren balorazioa (inkesta)

Oso langile kualifikatu eta profesionalak izatea; horren balorazioa 8 puntutik gorakoa izatea 0-10 eskala batean.

Kualifikazioaren eta profesionaltasunaren balorazioa

(inkesta)

Gogotsu eta enpatiaz harrera ematea hizkuntza argi eta ulergarria erabiliz, halako moduz non batez besteko asebetetzea 8 puntutik gorakoa izango den 0-10 eskalan.

Gogoa eta ahalegina baloratzea

 (inkesta)

AURREZ AURREKO HARRERA

Harrera ematea erabiltzaileen % 85i gehienez ere 10 minutuko itxaronaldi batez

% < 10 min.

(txanda-makinaren estatistika)

Berehalako izapideak, kasuen % 85ean gutxienez, 10 minutuko epean konpontzea gehienez ere.

% < 10 min.

(txanda-makinaren estatistika)

TELEFONO BIDEZKO ARRETA

Bermatzea deien % 85 lehen saiakeran artatuko direla.

Dei galduen portzentajea

(telefonogunea)

Telefono bidezko arreta bakoitzean behar den denbora eskaintzea, batez besteko asebetetzea 7 puntutik gorakoa izateko 0-10 eskalan.

Telefono bidezko arreta-denboraren balorazioa (inkesta)

INFORMAZIOA

Eskatutako gestioei buruzko informazio zuzena eta eguneratua ematea, batez besteko asebetetzea 9 puntutik gorakoa izateko 0-10 eskalan.

Informazioaren balorazioa (inkesta)

 

 

IZAPIDETZEA ETA GESTIOA

Konfiantza eragitea erantzun koherente eta seguruak emanez, halako moduz non erabiltzaileen balorazioak 8,5 puntutik gorakoa izango den 0-10 eskalan.

Konfiantzaren balorazioa

(inkesta)

Behar diren zerbitzuak ematea erabiltzaileak modu errazean asebetetzeko; horren balorazioa 8,5 puntutik gorakoa izatea 0-10 eskalan.

Eskainitako zerbitzuen balorazioa (inkesta)

Zerbitzuen % 70 Udalaren espediente elektronikoen kudeatzailearen bidez izapidetzea.

Webgunean eskuragarri dauden izapide elektronikoak

 

Konpromisoen betetze-maila

Gure konpromisoen betetze-mailaren jarraipena egingo dugu, eta, horretarako hainbat adierazle ezarriko. Datuak urtean behin jaso eta aztertuko ditugu, eta behar diren ondorioak aterako ditugu.  Jarraipen horri dagokion informazioa Eibarko Udalaren web-orrian argitaratuko dira aldian behin.

Zerbitzu karta hau indarrean egongo da hurrengo 3 urteetan, beste berria edo honen ordezkoa argitaratu arte.

Hartutako konpromisoak ez betetzeak konpentsatzeko neurriak

Hartutako konpromisoren bat bete ezean, arrazoiak aztertu eta antzemandako gabezia zuzentzeko bidezkoak diren neurriak hartuko dira.