Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Zerbitzuak

ZERBITZUA

ZEHAZTASUNAK

WEBGUNEA: HERRIAREN  ERAKUSLEIHO

-  Webgunearen edukiak etengabe osatzen ditugu; harpidedunei hilean 2-3 albiste bidali, eta iristen zaizkigun eskaera eta galdera guztiei erantzuten saiatzen gara.

Zerbitzuaren erakusleiho nagusia da webgunea, hainbat atal batzen dituena: Eibar (Historia, Ondarea, Baserriak eta auzoak, Kale-izendegia), Argitalpenak (Liburuak, Revista Eibar, Bideoak, Gastronomia, Eibarko idazleen datu-basea…), Eibartarrak eta Argazkiak (Txirrindularitza, Nodoa, Gerrako umeak, Mugarriak).  

ERAKUSKETAK ETA EKITALDI BEREZIAK

-  Batzordean erabakitako ekitaldien diseinua, antolaketa eta garapena hartzen dugu gure gain.

Erakusketa eta ekitaldi bereziak dira, geuk sortu eta garatutakoak, Eibarko bizimoduaren eta kulturaren hainbat esparru ezagutarazteko, Udal Artxiboarekin elkarlanean arituta.

IKERKETA-LANAK

 

 

 

-  Ikerlariekin hartu-emanean jartzen gara edo eurak dira guregana jotzen dutenak.

EIBARTARREN AHOTAN

-  Urteko elkarrizketen plangintza eta jarraipena eramaten dugu Badihardugu elkartearekin batera.

Herriko ohiturak eta bizimodua jasotzeko  eta bertako azpieuskalkiari duen balioa eta onespena emateko sortua (1999. urtean). Herriko pertsona nagusiei elkarrizketak egiten zaizkie.

ARGITALPENAK

-  Ediziogintzaren urrats guztiak betetzen ditugu eta, argitaratu  ondoren, jendaurrean aurkeztu.

INFORMAZIOA ETA IRADOKIZUNAK

-   Informazio-eskaerei erantzun eta iradokizunak aintzat hartzen ditugu; eta saiatzen gara herritarrek egindako eskaerei erantzuten.