Eibarko Udala

Dokumentuen kudeaketa

Artxiboak udal barruko laguntza ematen du eguneroko lanean erabakiak hartzerakoan, eta erakundearen ondare historiko eta dokumentala egoki gordetzea bermatzen du. Halaber, paper garrantzitsua du erakundearen kalitatean eta irudian, honako arrazoi hauengatik: 

  • Saihesten du dokumentazioa galtzea, dokumentu guztiak sistema bakar batean integratuta eta identifikatuta daudelako. 

  • Saihesten du denbora galtzea dokumentazioa berreskuratzen.

  • Ahalbidetzen du dokumentuetako informazioaren sarbidea eta segurtasuna kontrolatzea, eta eragozten du beste inork edukietara sarbide izatea.

  • Dokumentazioaren bizi-ziklo bat ezartzen du eta ahalbidetzen du dokumentuak modu seguru eta ziurtatuan suntsitzea.

  • Lankidetza ezartzen du erakundearen organoen artean, dokumentu-kudeaketaren sistema ahalik eta ondoen egiteko.