Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Konpromisoak

KALITATEA HOBETZEKO KONPROMISOAK

 

KONPROMISOEN ADIERAZLEAK

(Nola neurtu)

Artxiboko dokumentazioa berehala lokalizatzea eta eskura jartzea.

Berehala erantzundako kontsulten erregistroa.

48 orduko epean, beste artxibo batzuetan dagoen informazioaren inguruko aholkularitza ematea.

Beste artxibo batzuetan lokalizatutako kontsulten erregistroa.

Langile kualifikatuen aldetik, tratu eta arreta adeitsua jasotzea, hizkuntza zerbitzu-erabiltzailaren profilera egokituz.

Asebetetze-inkesta.

Erreklamazio eta kexen portzentajea.

Udal instalazioei dagokienez, 1etik 5era arteko eskala batean, herritarren 4ko balorazio bat lortzea.

Asebetetze-inkesta.

Erreklamazioen eta kexen portzentajea.

Artxibora postaz, telefonoz edo modu telematikoan igorritako kontsultei gehienez ere 3 eguneko epean erantzutea.

Epe barruan erantzundako kontsulten portzentajea

Kopiak eta ziurtagiriak gehienez ere 7 lanegunetan emango dira.

Epe barruan erantzundako kontsulten portzentajea.

 

Konpromisoen betetze-maila

Gure konpromisoen betetze-mailaren jarraipena egingo dugu, Zerbitzuaren adierazleen bitartez.   Datu horiek bildu eta urtean behin aztertuko ditugu; datuak Udalaren web-orriaren bidez argitaratuko dira.

Zerbitzu- karta hau indarrean egongo da hurrengo 2 urteetan, beste berri bat argitaratu arte.

Hartutako konpromisoak ez betetzea konpentsatzeko neurriak

Artxibo Saileko zerbitzuaren ezohiko arrazoiengatik Zerbitzu-kartan jasotako konpromisoak ezingo balira bete, Sailak bidezkoak diren neurriak hartuko ditu lehenbailehen, erabiltzaileei ez-betetze horrek ahalik eta gutxien eragin diezaien.

Halaber, ez-betetze oro aztertu egingo da, bidezkoak diren neurriak hartuz eta etorkizunean halakoak errepika daitezen saihestuz.