Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Pertsona erabiltzaileen eskubideak

  • Tratu profesionala, adeitsua eta errespetuzkoa jasotzea, eta arreta jasotzea, jaiotzagatik, jatorri-arrazagatik, erlijioagatik, sexu-orientazioagatik, iritziagatik edo beste edozein inguruabar pertsonal edo sozialagatik bereizkeriarik egin gabe.
  • Datu pertsonalen tratamenduaren eta kontsulten konfidentzialtasunaren bermea izatea.
  • Artxiboko kontsulta-gelara askatasunez eta doan sartzea, ezarritako baldintza eta ordutegietan.
  • Artxiboan gordetzen diren dokumentuak kontsultatzea eta indarreko araudiaren arabera erreproduzitzea.
  • Dokumentu-funtsen eta eskaintzen diren zerbitzuen gaineko informazioa eta aholkularitza jasotzea.