Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Herritarren eskubideak

Herritar guztiek honako eskubide hauek dituzte:

  • Agintari publikoek dituzten ingurumen-informazioa eskuratzea, zertan erabiliko den azaldu beharrik gabe.
  • Legeek ematen dituzten eskubideen gaineko informazioa eta eskubide horiek baliatzeko aholkularitza jasotzea. Laguntzea jasotzea informazioa bilatzeko orduan.
  • Eskatutako informazioa jasotzea legeek ezarritako gehieneko epeetan.
  • Informazioa lortu nahi den forma edo formatua aukeratzea: formatu elektronikoan, kopia paperean, eta abar.
  • Jakitea zergatik ez zaien informazio osoa edo partziala ematen, edo zergatik luzatzen den erantzuna jasotzeko epea, eta baita zergatik ez zaien informazioa ematen eskatutako moduan edo formatuan.
  • Eskatutako informazioa jasotzeko exijitzen diren tasen eta prezioen zerrenda ezagutzea, baita zein diren ordaintzeko edo ez ordaintzeko inguruabarrak ere.
  • Modu eraginkor eta errealean parte hartzea ingurumenean zehar zuzenean edo zeharka eragiten duten gaien inguruko erabakiak hartzeko, baldin eta haiek lantzea eta onartzea administrazio publikoei badagokie.
  • Parte hartu ahal izateko bidezkoa den informazioa behar besteko denborarekin eskuratzea.
  • Tratu atsegin eta adeitsua jasotzea.
  • Zerbitzua aukeratutako hizkuntza ofizialean jasotzea (euskaraz edo gaztelaniaz).