Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Hondakinak

Eibarko Udala eta Debabarrena Eskualdeko Mankomunitatea elkarlanean ari dira udalerrian sortutako hondakinen bilketa eta kudeaketa hobetzeko.

Gaur egun kalean edukiontziak daude hondakin desberdinak gaika biltzeko: papera eta kartoia, ontzi arinak, organikoa, errefusa, beira, etxeko olioa, pilak, arropa eta ehungintza. Azken edukiontzi horretan, zenbait hondakinen berrerabilera bultzatzeko, liburuak, jostailuak, imitaziozko bitxiak eta bazar-hondakinak ere utz daitezke.

Udalerrian 3 minigarbigune daude etxeko hondakin arriskutsuak botatzeko: bonbillak, aerosolak, erradiografiak, aparatu elektriko txikiak, tonerrak, bateria txikiak, pilak, pintura-poteak, CDak, telefono mugikorrak eta kargagailuak.

Eibarrek, gainera, garbigune bat du Azitain industrialdean, Gorosta Ballen, 21-A. Hemen kontsulta dezakezu garbiguneari eta haren funtzionamenduari buruzko informazio guztia.

Etxeko tamaina handiko gauzak (altzariak, garbigailuak, telebistak, ordenagailuak, etab.) biltzeko zerbitzu bat dago Eibarren, eta bilketa hori astelehenero egiten da. Aldez aurretik mankomunitatearekin harremanetan jarri behar da trasteak non utziko diren jakinarazteko. Zerbitzu honi buruzko informazio guztia kontsultatzeko, sakatu hemen.

Bestelako informazio interesgarria: