Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko Ingurumen Ekintza Plana 2025


2004 urteaz geroztik  Eibarko Udala Udalsarea 2030, udalerri jasangarrien euskal sarearen kide da eta urteak daramatza Tokiko Agenda 21eko berezko plan bat definitzeko lanean. Honen ondorioz 2018 urtean "Eibarko Ingurumen Ekintza Plana" onartu zen, 2025 urtera begira.

Ingurumen Ekintza Plan hau 5 helburu estrategikoetan egituratzen da,16 programa eta 80 ekintza zehatzetan garatzen direnak, Eibarko udalerriak  ingurumen arloan betebeharreko ekintzak bideratzeko.

1. helburu estrategikoa. Karbono gutxiko energia eredu baterantz aurrera egitea eta udalerria klima aldaketara egoki sustatzea.

2. helburu estrategikoa. Udalerriko ingurumen kalitatearen hobekuntzan eta baliabideen kudeaketa egokian aurrera egitea, ekonomia zirkularreko eredu bat oinarri hartuta.

3. helburu estrategikoa. Natura ingurunearen eta hiri ingurunearen kudeaketa integrala egitea, espazio degradatuak leheneratzea sustatuz.

4. helburu estrategikoa. Mugikortasun jasangarria sustatzea, bai barneko joan etorrietan, bai hiriartekoetan.

5. helburu estrategikoa. Gobernantza eredu bat egituratzea, udalerrian ingurumen politikak bultzatzeko eta administrazioan ingurumen irizpideak txertatzeko.