Egazelai Babes Akustiko Bereziko Eremua (BABE)
2022ko maiatzaren 27an egindako Tokiko Gobernu Batzarrak Egazelai Babes Akustiko Bereziko Eremua izendatu zuen eta dagokion Zonako Plan Akustikoa onartu zuen.
Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 45.artikuluaren arabera zarata-fokuek muga-balio aplikagarriak errespetatu arren, gerta daiteke kalitate akustikoaren helburuak ez betetzea eremu akustiko jakin batean. Babes Akustiko Bereziko Eremutzat (BABE) joko dira aipatutako eremu horiek.
Etorkizuneko hirigintza-garapenak, hala nola Egazelaiko R2 lurzatia, Babes Akustiko Bereziko Eremu izendatu ahal izango dira soilik honako kasu hauetakoren bat gertatzen bada:
- Dekretu hau indarrean jartzean antolamendu xehatuari hasierako onarpena eman bazaio edo
- hiri-lurra berritu bada.
Egazelai eremuaren kasuan, lehenengo egoera gertatzen da, eta, horregatik, 2022ko maiatzaren 27an egindako Tokiko Gobernu Batzarrak Egazelai Babes Akustiko Bereziko Eremua izendatu zuen eta dagokion Zonako Plan Akustikoa onartu zuen.