Eibarko Udala

Eibarko Bizikidetza eta Aniztasunaren IV. Plana 2024-2028

Dokumentu berria aho batez onartu zen 2024ko apirilaren 29ko Udal Osoko bilkura arruntean. Planaren helburua da hiri plural bat eratzea, Eibarren bizi direnen integrazioa eta bizikidetza sustatzen dituzten programak bultzatuz.

Udalbatzak, aho batez eta ohiko bilkuran, 2024-2028 aldirako Bizikidetza eta Aniztasunaren IV. Plana onartu zuen 2024ko apirilaren 29an. Plan honen helburua da hiri plural eta inklusibo bat lortzen ahalegintzea, Eibarren bizi diren pertsona guztien integrazioa eta bizikidetza sustatuko dituzten programen bidez. Hala, helburu nagusia da hiri anitz bat eraikitzea, garai eta premia berrietara egokitua.

Planak diagnostiko soziodemografiko bat jasotzen du, biztanleriak azken urteotan izan duen bilakaera islatzen duena. Halaber, 45 ekintza jasotzen ditu datozen lau urteetarako, eta kultura-aniztasunaren ikuspegia zeharkakotasunez txertatzen du Eibarko Udalaren jardueran.   

Dokumentu berriaren gakoak hauexek dira:

  • Eibartar iritsi berrien harrera ziurtatzea eta haien gizarteratzean lan egitea.
  • Dibertsitate kulturalean sentsibilizatzeko jarduera komunitarioak antolatzea.
  • Denen arteko elkar ezagutza sustatzea.

Immigrazioaren alde, herri mailan

Nahiz eta immigrazioaren fenomenoa mundu globalizatuaren ezaugarri nagusienetako bat izan, integrazioa, kohesio soziala eta elkarbizitza herri mailan gertatzen dira eta maila horretan gestionatzen dira.

Azken urteotan, hainbat herrialdetako pertsonak iritsi dira Eibarrera, eta horrek Eibarko gizartearen pluraltasuna eta dibertsitatea areagotzen lagundu du. Atzerrian jaiotako eibartarrak biztanleriaren % 14,4 dira, eta, jatorriari dagokionez, gaur egun 89 herrialde ezberdinetako pertsonak bizi dira gure herrian.

Erlazionatutako edukia: