Adikzioak
Gizarte Zerbitzuen arloak planteatutako egoerei buruzko informazio-, orientazio- eta balorazio-zerbitzu bat du, arreta espezifikoa eskaintzen duena eta/edo zerbitzu espezializatuetara bideratzen duena.
Arloak prebentzio-ekintzak egiten ditu urtean zehar kolektibo hauei zuzenduak:
- Ikastetxeetako ikasleak, ikasturtean zehar.
- Gurasoei, Gurasoen Elkartearen bidez, ikasturtean zehar.
- Komunitateari, herriko jaietan
- Elkarteei, beren intereseko programa espezifikoekin.
Gure helburuak betetzeko, adikzioak prebenitzeko planak ditugu, diagnostiko sozialean atzemandako premia sozialetan oinarrituta. Mendekotasunei aurrea hartzea eta/edo gutxitzea da helburua, bai mendekotasun-substantzien kontsumoa, bai substantziarik gabeko mendekotasunak (portaera-mendekotasunak), horrek pertsonen eta komunitatearen osasunean dituen ondorioak saihesteko eta/edo murrizteko, eta, hala, osasun- eta ongizate-egoera hobetzeko.
Jarduketa-eremuak:
- Prebentzio- eta sentsibilizazio-ekintzak:
- Biztanleriaren artean drogen edo bestelako substantzien kontsumoa murriztea
- Gazteen gehiegizko droga-kontsumoaren hazkundea geldiaraztea
- Jokoaren eta teknologia digitalen eta haien aplikazio berrien erabilera desegokian jartzea herritarren arreta.
- Laguntza integraleko ekintzak, eragindako pertsonak edo kolektiboak gizarteratzera bideratuak.
- Udalen eta udalez gaindiko baliabideak optimizatzeko koordinazio-ekintzak.
Udal planak:
- VI. Adikzioen Plana (2023-2027). Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak finantzatutako plana.
- V. Adikzioen Plana (2018-2021)