Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Gizarteratzea

Bazterketaren balorazioa

Bazterketa-egoeren mailaketa baloratzen da, eta eskatzaileak zerbitzu edo prestazio ekonomikora edo, beharren arabera, zerbitzu eta/edo prestazio ekonomikoen konbinaziora bideratzen dira, betiere horiek eskuratzeko baldintzak betetzen badituzte.

Gizarte-larrialdietarako laguntzak

GLLak izaera ekonomiko eta dirulaguntza erako prestazio ez-periodikoak dira, gizarte-bazterketako egoerak prebenitu, saihestu edo arintzeko beharrezkoak diren gastu espezifikoei (ohikoak edo bereziak) aurre egiteko balio dutenak,  eta baliabide nahikorik ez duen bizikidetza-unitate batean dauden pertsonentzat dira.

Gizartean bazterturik dauden edo/eta arriskuan dauden pertsonei gizarte- eta hezkuntza-laguntza emateko programa.

Udal zerbitzu honen helburua da pertsonen autonomia pertsonal eta sozial handiagoa lortzea, trebetasunak landuz eta baliabide pertsonalak sustatuz, gizarte eta hezkuntza laguntzaren bidez.

Gizarteratze-ibilbideak eta orientazioa

Informazioa eta orientazioa ematea, baliabideak eskuratuz bizitza normalizatua ahalbidetzen duten prozesuak lantzeko.