Pertsona nagusiak
Etxez etxeko laguntza zerbitzua
Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua asistentzia- eta prebentzio-zerbitzu bat da, erabiltzaileei etxean ahalik eta denbora gehien bizitzen laguntzen diena, etxean moldatzeko eta komunitatean integratzeko laguntza eskainiz, isolamendurik gabe. Hiru laguntza-mota eman daitezke: arreta pertsonala, etxeko lanetarako laguntza eta laguntza soziala.
Orientazio juridikoko zerbitzua
Aholkularitza juridikoko zerbitzua da, 65 urteko edo hortik gorako pertsonentzat eta familian zaintzagatiko prestazioa jasotzen duen pertsona baten familiako zaintzaileentzat. Kontsulta juridiko bakarra eskaintzen da (Zuzenbide zibila, Gizarte Segurantza, administrazioa…), biztanle-talde honen kezka-iturri diren gaiei buruz.
Telelaguntza
Etxean larrialdi bat gertatzen denean laguntza azkarra jasotzeko baliabidea da. Etxeko telefono-sarera konektatuta dago, eta gailu erraz baten bidez, dei azkar bat egiteko aukera ematen du. Eusko Jaurlaritzaren zerbitzua da.
Jubilatuen etxeak
Erretirodunen eta pentsiodunen topaleku eta parte hartzeko 4 zentro daude. Era askotako programak eta zerbitzuak daude etxe bakoitzean (Ipurua, Urki, Beheko Tokia eta Untzaga).
Pentsioak
Adinekoentzako bi pentsio mota daude:
Kotizazio gabeko pentsioak: Gizarte Segurantzaren pentsioak dira, baina Foru Aldundiak kudeatzen ditu. Bi mota bereizten dira: baliaezintasuna eta erretiroa. Gutxieneko diru-sarrerarik ez duten adinekoentzat da.
Gizarte Ongizateko Funtseko pentsioak: Hilero jasotzen den dirulaguntza da eta bi mota bereizten dira: baliaezintasuna eta zahartzaroa. Diru-sarrerarik ez duten edo diru-sarrera oso txikiak dituzten adinekoentzat dira.
Gizarte-larrialdietarako laguntza
Aldizkako laguntza ekonomikoa da, gizartean bazterketa-egoerak saihestu edo arintzeko. Gastu zehatzei, ohikoei edo apartekoei aurre egin ezin dieten pertsonentzat da. Laguntza hau eskuratzeko baldintza batzuk bete behar dira.
Baliabide ekonomiko urriak dituzten langabetu eta pentsiodunentzako diru-laguntza.
Pentsiodunentzako edo baliabide ekonomiko urriak dituzten langabeentzako diru-laguntza da. Laguntza jasotzeko, baldintza hauek bete behar dira: diru-sarrerak bermatzeko errentaren titular izatea, langabetua edo pentsioduna izatea eta erroldatuta egotea.
Eibarko Pertsona nagusiendako baliabideen gida
Eskura dauden zerbitzu, laguntza eta jarduerak guztiak kontsultatu ahal izateko baliabideen gida argitaratu egin da.