Nazioarteko lankidetza

Eibarko Udalak bideratzen du garatzen ari diren herri eta komunitateekiko elkartasuna, udal administrazioaren aurrekontuaren % 1 aplikatuz, eta urtero jarduera hauetan gauzatzen da:

  • Nazioarteko lankidetza-programak antolatzeko eta garatzeko dirulaguntzen deialdia: atzerrian elkartasun-proiektuak dituzten Eibarko elkarteentzako laguntza publikoak >>>.
  • Garapenerako sentsibilizazio eta hezkuntzarako dirulaguntzen deialdia: Eibarko elkarteentzako laguntza publikoak, herritarrak nazioarteko elkartasunean sentsibilizatzeko ekintzak eta kulturen arteko elkarrizketa sustatzeko  jarduerak >>>.
  • “Elkartasun bekak” dirulaguntzen deialdia: 20 eta 40 urte bitarteko gazteentzako laguntza publikoak, atzerrian elkartasun-proiektuetan parte har dezaten >>>.
  • Dirulaguntza izenduna Eibar-Sahara elkartearentzat, udako hilabeteetan hiru saharar hartzeko.
  • Nazioarteko larrialdiei aurre egiteko laguntzak: atzerrian larrialdi humanitarioetarako laguntza publikoen funtsa.