Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

“Elkartasun bekak” dirulaguntzak: Laguntza publikoak 20 eta 40 urte arteko gazteentzat, atzerrian elkartasun-proiektuetan parte hartzeko

“Elkartasun Bekak” deialdiak Eibarko gazteen artean nazioarteko elkartasuna sustatzeko asmoz lankidetzako beka bi ematea du helburu.

Lankidetza GKEren baten bitartez garatzen ari diren proiektuetan edo martxan ipiniko direnetan egin beharko da, eta xede-herrialdean gutxienez bi hilabetez egon beharko da.

Adierazi behar da Udalak beka emateko zeregina baino ez duela bere gain hartzen, eta pertsona onuraduna izango dela bidaia eta lana egiteko beharrezkoak diren gestioak  egiteaz arduratuko dena.

Dirulaguntzak eskuratzeko —betiere DLOren 13. artikuluan ezarritako debekurik ez badute—, honako baldintza hauek bete behar dituzte irabazi asmorik gabeko gobernuz kanpoko erakundeek:

  • 18 eta 40 urte bitartean edukitzea dirulaguntza eskaerak aurkezteko epea amaitzen denean (2022ko irailaren 30a).
  • Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean deialdiaren laburpena argitaratu (argitarapen-data: 2022ko uztailaren 19a) baino hiru urte lehenago Eibarren erroldatuta egotea.
  • Aurkeztutako proiekturako beste erakunde edo elkarte batek antzeko bekaren bat eman ez izana.

• “Elkartasun bekak” Dirulaguntzen Deialdia.

Nabigazioa