Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Garapenerako heziketarako eta sentsibilizaziorako dirulaguntzak: Eibarko elkarteentzako laguntza publikoak, herritarrak nazioarteko elkartasun-balioetan sentsibilizatzeko eta kulturen arteko elkarrizketa bultzatzeko ekintzak sustatzeko

Dirulaguntza hauek gizarte-eraldaketarako heziketarako edota sentsibilizatzeko proiektuak dira. Proiektuak urte barruan hasi beharko dira Eibarreko udalerrian; eta honako baldintza hauek bete behar dituzte:

  • Sentsibilizazioa sustatzea, hau da, Eibarko gizartean herrialde pobretuekiko eta herrialde horietako jatorrizko pertsonekiko elkartasuna eta kontzientziazioa sustatzea, ekitatearen, tolerantziaren, diskriminaziorik ezaren eta jatorri geografiko desberdineko gizakien eta kulturen arteko elkartasunaren balioak sustatuz.
  • Eraldaketa sozialerako heziketa bultzatzea, formazio hori bai hezkuntza formalean bai ez-arautuan sartuz edo bultzatuz.
  • Proiektua gauzatzean boluntarioek edo erakunde eskatzailearen gizarte-oinarriak parte hartu behar dute.
  • Kolektibo jakin batzuei zein Eibarko biztanleei oro har zuzendu behar zaie, jardunaldi, mintegi, erakusketa, ikastaro edo bestelako jardueren bidez.

Dirulaguntzak eskuratzeko —betiere DLOren 13. artikuluan ezarritako debekurik ez badute—, honako baldintza hauek bete behar dituzte irabazi asmorik gabeko gobernuz kanpoko erakundeek:

  • Erakundearen jarduerak eta dirulaguntzaren xedea bat etortzea.
  • Dagokion Elkarteen Erregistroan izena emanda egotea.
  • Eibarren egoitza nagusia edo ordezkaritza iraunkor bat izatea, eta Udaleko Elkarteen Erregistroa izena emanda egotea.
  • Eibarko udalerrian garapenerako sentsibilizazio/heziketa programak eta/edo horretarako jarduera espezifikoak garatzea.

'Garapenerako heziketarako eta sentsibilizaziorako dirulaguntzen deialdia: Eibarko elkarteentzako laguntza publikoak, herritarrak nazioarteko elkartasun-balioetan sentsibilizatzeko eta kulturen arteko elkarrizketa bultzatzeko ekintzak sustatzeko'. 

Dirulaguntza hauen azken deialdia 2022an egin zen, eta deialdi horretan diruz lagundutako proiektuak honako hauek izan dira:

  • Dirulaguntzarako aurrekontua: 25.000,00€.
  • Dirulaguntzaren zenbatekoa: gehienez ere 10.000,00 € proiektuko.

Entitate eskatzailea

Egoaizia.

Proiektuaren izena:

ERALDEIBAR: Kontsumo arduratsu, jasangarri, kritiko, eraldatzaile eta ekofeministaren eredu baterantz eginez

Proiektuaren deskribapen laburra

Proiektu honen xedea zera da: aurrera egitea kontsumo arduratsu, jasangarri, kritiko, eraldatzaile eta ekofeministaren eredu baterantz, biztanleria zaurgarriaren giza eskubideak bermatzeko. Kontsumo-alternatibak sustatzeko tresna teknologiko berritzaileak diseinatzera bideratuta dago, baita udalerriko gazteak eta helduak giza eskubideen, ingurumen-iraunkortasunaren eta genero-berdintasunaren defentsan inplikatuko dituzten partaidetza-jardueretara ere. Hiru ekintza-ildoek honako hauek jasotzen dituzte: erakunde aliatuekin eta ekonomia alternatiboko eta solidarioko sareekin koordinatzea, kontsumo arduratsua sustatzeko tresna digital bat sortzea, eta kontsumo arduratsurako eraldaketa-praktiketan herritarren parte-hartzea handitzea.

Eskuratutako dirulaguntza

10.000,00€.

Entitate eskatzailea

Egoaizia.

Proiektuaren izena:

Eibarko hezkuntza-komunitatean giza eskubideen defentsa egitea, bidezko merkataritza sustatuz eta genero-ikuspegia emanez.

Proiektuaren deskribapen laburra

Proiektu honek Eibarko hezkuntza-komunitatearen eta eragile sozialen arteko lankidetzarena bidez, bidezko merkataritza sustatzea eta giza eskubideak defendatzea du xede. Hiru ekintza-ildo planteatzen dira:  1) Bidezko merkataritza genero-ikuspegitik sustatzeko koordinazioa eta artikulazioa; 2) hezkuntza-komunitatea eta gizarte-eragileak giza eskubideetan, genero-berdintasunean eta bidezko merkataritzan gaitzea eta indartzea; 3) hezkuntza-komunitatearen mobilizazioa areagotzea Eibarren, genero-ikuspegia izango duen kontsumo arduratsua sustatzeko. Helburua da “ikastetxeak bidezko merkataritzaren alde” estatusari eustea eta aldaketa bat eragitea kontsumo etiko eta jasangarriago baten alde.

Eskuratutako dirulaguntza

9.300,00€.

Entitate eskatzailea

Proyde-Proega

Proiektuaren izena:

Gure gorputza eta planeta zaintzea: kontsumo arduratsua eta bidezko merkataritza

Proiektuaren deskribapen laburra

Proiektu hau Bidezko Merkataritzaren esparruan kokatzen da, aurreko urteetan egindako proiektuen haritik. Jorratuko diren gaiak hauek dira: kontsumo arduratsua, bidezko merkataritza eta ingurumena zaintzea. Proiektuaren helburua da Eibarren bidezko merkataritza eta Bidezko Merkataritzako produktuak neurriz erostea sustatzea, ingurumenaren zaintzan eta osasun-esparruko pertsonen zaintzan arreta jarriz. Ez soilik helduengan zentratuz, baizik eta apustua eginez umeen heziketa baten alde, kontsumo arduratsuko, elkartasuneko eta planetaren zaintzako balio horietan hazi ahal daitezen. Eibarko entitateekin elkarlanean egingo da. Horrela, proiektu honek bidezko elikadura lantzea proposatzen du, besteak, beste, osagaiak lortzea,  janaria kozinatzea, eta  natura zaintzea, huraxe baita elikagai gehienak lortzeko baliabidea, eta, horrek, zeharka, norberaren osasuna zaintzea ere eragiten du.  Batxilergoko ikasleekin, helduekin zein umeekin lan egingo da.

Eskuratutako dirulaguntza

5.700,00€.

Halaber, 2021eko deialdian diruz lagundutako proiektuak, jada amaituak, hauxek dira:

  • Dirulaguntzarako aurrekontua: 25.000,00€.
  • Dirulaguntzaren zenbatekoa: gehienez ere 10.000,00 € proiektuko.

Entitate eskatzailea

Egoaizia.

Proiektuaren izena:

Kontsumo arduratsu, jasangarri, kritiko, eraldatzaile eta ekofeministaren eredu baterantz eginez

Proiektuaren deskripzio laburra

Proiektu honen xedea zera da: aurrerapausoak egitea kontsumo arduratsu, jasangarri, kritiko, eraldatzaile eta ekofeministaren eredu baterantz, biztanleria zaurgarriaren giza eskubideak bermatzeko. Eredu honen ezagutza eta identifikazioa sustatzen duten tresnen diseinuan zentratzen da, baita udalerriko gazte eta helduak giza eskubideen, iraunkortasunaren eta ekitatearen defentsan inplikatzeko partaidetza-jardueretan ere. Bi ekintza-ildoek honako hauek jasotzen dituzte: erakunde aliatuekin, hezkuntza-komunitatearekin eta ekonomia alternatibo eta solidarioko sareekin koordinatzea, eta kontsumo arduratsua sustatzeko tresna digital bat sortzea kontsumo arduratsu sustatzeko, eta kontsumo arduratsurako eraldaketa-praktiketan herritarren parte-hartzea handitzea.

Eskuratutako dirulaguntza

10.000,00€.

Entitate eskatzailea

Egoaizia.

Proiektuaren izena:

Eibarren, Bidezko Merkataritzaren eta Kontsumo Arduratsuaren aldeko sustapena egitea ikastetxeetan, ikuspegi "glokal" batetik.

Proiektuaren deskripzio laburra

Proiektu honen xedea zera da: bidezko merkataritza sustatzea ikastetxeen komunitatearen eta herriko eragile sozialen parte hartzearen bidez Hiru ekintza-ildo planteatzen dira:  1) Hezkuntza-komunitatearen eta gizarte-eragileen arteko koordinazioa eta artikulazioa hobetzea, jasangarritasunean oinarritutako kontsumo arduratsua sustatze aldera; 2) hezkuntza-komunitatea eta gizarte-eragileak gaitzea eta indartzea bidezko merkataritza sustatuko duen hezkuntza eraldatzaile eta ekitatiboa defendatzeko, "bidezko merkataritzaren aldeko ikastetxeen" estatusa lortzeko helburuarekin; 3) Eragin politikoa areagotzea, Eibarko gizarte-eragileen eta hezkuntza-komunitatearen mobilizazioaren bidez, ikuspegi glokala duen kontsumo arduratsua sustatzeko.

Eskuratutako dirulaguntza

8.500,00€.

Entitate eskatzailea

Proyde-Proega

Proiektuaren izena:

Eibarren Bidezko Merkataritza sustatzea.

Proiektuaren deskripzio laburra

Sentsibilizazio-proiektu honetan elikadura landu da ikuspegi jakin batetik, eta lehentasuna eman zaio planeta zaintzeari.  Horren harira, azpimarratu behar da gure kontsumo lokaleko patroiek zuzenean eragiten dietela maila globalean dauden ezberdintasunei.  Bestalde, uste dugu garrantzitsua dela elikadura-subiranotasunetik lan egitea; izan ere, hurbileko produktuak eta tratamendu kimikorik gabekoak kontsumitzea ingurumena babesteko modu bat da, eta baita nekazarien eskubideak maila lokal eta globalean bermatzeko modu bat ere. Egunero egiten dugun keinu txiki horrek inpaktua izan dezake maila lokal eta globalean.  Ondorioz, egitasmo honek proposatzen du bidezko elikadura lantzea, osagaiak eskuratu eta kozinatzetik sortzen den zaborra batzeraino.  Horretarako, hainbat jarduera egin dira, Haur Hezkuntzako eta Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleekin, eta Eibarko familiekin, tailer batzuen bidez.

Eskuratutako dirulaguntza

6.500,00€.

Nabigazioa