Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Nazioarteko lankidetza-programak antolatzeko eta garatzeko dirulaguntzak: dirulaguntza publikoak atzerrian elkartasun-proiektuak dituzten Eibarko elkarteei

Gobernuz Kanpoko Erakundeei ematen zaizkien dirulaguntzak dira, garapenerako lankidetza-programak antolatzeko eta garatzeko, herrialde pobretuetako biztanleen baldintza sozioekonomikoak hobetzea eta dauden desberdintasunak gainditzeko jarduerak egitea xede dutenak, bai eta Eibarko gizartean garapenerako eta nazioarteko lankidetzarako gaiekin lotutako gizarte-eraldaketarako heziketa ezagutarazi eta sustatzeko ere.

Dirulaguntzak eskuratzeko —betiere DLOren 13. artikuluan ezarritako debekurik ez badute—, honako baldintza hauek bete behar dituzte irabazi asmorik gabeko gobernuz kanpoko erakundeek:

  • Erakundearen jarduerak eta dirulaguntzaren xedea bat etortzea.
  • Dagokion Elkarteen Erregistroan izena emanda egotea.
  • Eibarren egoitza nagusia edo ordezkaritza iraunkor bat izatea, eta Udaleko Elkarteen Erregistroa izena emanda egotea.
  • Eibarko udalerrian garapenerako sentsibilizazio/heziketa programak eta/edo horretarako jarduera espezifikoak garatzea.
  • Elkartasuna eta baliabide pribatuak erakartzeko gaitasuna izatea; baita beste erakunde batzuetatik dirulaguntzak jasotzeko gaitasuna izatea ere.
  • Garapenaren aldeko lankidetza ekintzetan esperientzia egiaztatua edukitzea.
  •  Diruz lagundutako ekintzei eusteko gaitasuna izatea.

‘Nazioarteko lankidetza-programak antolatzeko eta garatzeko dirulaguntzen deialdia: dirulaguntza publikoak atzerrian elkartasun-proiektuak dituzten Eibarko elkarteei'. 

Dirulaguntzak eskuratzeko —betiere DLOren 13. artikuluan ezarritako debekurik ez badute—, honako baldintza hauek bete behar dituzte irabazi asmorik gabeko gobernuz kanpoko erakundeek:

2022

  • Dirulaguntzarako aurrekontua: 300.736,10€.
  • Dirulaguntzaren zenbatekoa: gehienez ere 100.000,00 € proiektuko

Entitate eskatzailea

Egoaizia.

Proiektuaren izena:

Lalaquiz barrutiko lurralde-garapenaren gestio  hitzartua indartzea, pandemia osteko  testuinguruan.

Proiektua non gauzatuko den

Huancabamba probintzia, Piurako eskualdea, Peru

Proiektuaren deskribapen laburra

Proiektuak indartu egiten du, genero-ikuspegi batetik, erakunde komunitarioen zeregina eta udal-agintari berrien konpromiso politikoa hainbat arlotan, hala nola ur seguruan, osasunean, hezkuntzan eta landa-ekintzailetzetan.  Lau ekintza-ildo planteatzen dira:  1) genero-berdintasuneko politika inklusiboak ezartzeko konpromiso politikoa sendotzea;  2)   pandemia osteko suspertze-politiken kudeaketa hitzartua dinamizatzea, erakunde arteko artikulazioaren bidez; 3) uraren kudeaketa jasangarriari dagokionez, Saneamendu Zerbitzuen Administrazio Batzordeen gaitasunak indartzea, genero-ikuspegiarekin, eta ur-zerbitzuen pandemia osteko suspertzea sustatzea; 4) COVID-19aren krisiari erantzuteko, udal-funtzionarioei laguntzea landa-ekintzaileak indartu eta ureztatze-sistemak hobetuko dituzten politikak ezartzeko.

Eskuratutako dirulaguntza

94.000,00€.

Entitate eskatzailea

Aldatzen bolondres elkartea

Proiektuaren izena:

Trebetasun sozioemozionalak, artistikoak eta kulturartekoak indartzea eta teknologiak erabiltzea landa-eremuko hezkuntza instituzioan.

Proiektua non gauzatuko den

Quispicanchi, Cusco, Trujilko landakoa ez den eremua, La Libertad, Peru

Proiektuaren deskribapen laburra

Proiektuaren helburua da heziketa  amaitu duten landa-eremu txiroetako haurrak eta nerabeak prestatzea, beren komunitatearekin lotutako bizitza-proiektuak inplementatu ahal izan ditzaten. Xedea da partaidetza eta autonomia sustatzea, eta trebetasun sozioekonomiko eta kulturartekoak garatzea.  Hori lortzeko heziketa-eredu eraldatzaile eta jasangarri bat inplementatu nahi da, honako alderdiak jorratuz: giza eskubideak, genero-ekitatea, herri-heziketa eta umearen eta nerabearen garapen integrala.  Azken xedea da landa eremuko eta kaleko populazioei eragiten dieten heziketa-arrakalak ixtea, eta eskualdeko gobernuen aldetik heziketa-politika egokiagoak lortzea.

Eskuratutako dirulaguntza

86.000,00€

Entitate eskatzailea

PROYDE-PROEGA

Proiektuaren izena:

Eskola eraikitzen inklusioa  eta partaidetza bultzatuz

Proiektua non gauzatuko den

Malvinak, Argentina

Proiektuaren deskribapen laburra

Proiektu honek jarraipena ematen die Eibarko Udalak finantzatutakoei, eta Bigarren Hezkuntzako eraikinaren azken fasea da; Hector Valdivielso Bigarren Hezkuntzako ikastetxean elektromekanikako eta elikadurako espezialitateak ematen dira, eta proiektu honetan, alde batetik, 4 gela-tailer eraikitzeko ekarpena eskatzen da, jarduera praktikoaren denbora tailerraren modalitatean eman ahal izateko, eskolak eskaintzen dituen espezialitateen arabera; eta, bestalde, proiektu pedagogiko bat gehitzen da, pandemiak berdinen artean erlazionatzeko moduetan dituen ondorioei aurre egin nahian, kontuan hartuz ezberdintasunen artean elkarrekikotasun- eta errekonozimendu-loturak berreraikitzeko beharra genero eta eskubideen ikuspegiaren arabera.

Eskuratutako dirulaguntza

70.000,00€.

Entitate eskatzailea

Gurutze Gorria Eibar-Ermua

Proiektuaren izena:

Bukidnon-eko komunitate indigenen genero-berdintasuna eta erresilientzia indartzea (2. Fasea)

Proiektua non gauzatuko den

Bukidnon, Mindanao, Filipinak

Proiektuaren deskribapen laburra

Proposamenak erresilientzia eta genero-berdintasuna sustatu nahi ditu Mindanaoko komunitate indigenetan, bizitzeko baliabideak sendotuz eta baliabide horiek hondamendien eraginetik babestea sustatuz, arriskuen kudeaketaren tokiko gobernantza parte-hartzaile eta ekitatiboaren bidez, Bukidnon probintziako San Fernando eta Kitaotao 14 komunitatetan; Salug ibaiaren iturburuaren inguruko eremu bat, Manobo-Matigsalug izenez ezagutzen diren tribuen antzinako bizilekua.

 

Esku-hartzearen helburua da pobreziak, marjinalitateak, gatazkek eta hondamendi naturalek kaltetutako komunitateei laguntzea, eta baliabideak eskuratzeko aukera gutxi duten ekoizleengan fokalizatzea, batez ere indigenengan; arreta berezia jartzen zaie emakumeei, beren autonomia ekonomikoan oztopo bereizgarriei aurre egin behar baitiete. SEKTORE ANITZEKO IKUSPEGIA hartzen du, eta, aldi berean, tokiko gobernantzan esku hartzen du, hondamendietarako prestatzeko tokiko gaitasunak hobetzen ditu, eta hori guztia bizibide erresilienteak sustatzera bideratuz.

Eskuratutako dirulaguntza

50.736,10€.

2021

  • Dirulaguntzarako aurrekontua:
  • Dirulaguntzaren zenbatekoa: gehienez ere 125.000,00 € proiektuko.

Entitate eskatzailea

Egoaizia.

Proiektuaren izena:

Lalaquiz barrutiko lurralde-garapenaren gestio hitzartua indartzea, osasun-krisiaren testuinguruan.

Proiektua non gauzatuko den

Huancabamba probintzia, Piurako eskualdea, Peru

Proiektuaren deskribapen laburra

2017-2022 aldirako Urte Anitzeko Proposamenaren esparruan, tokiko eragileen artean hitzartutako kudeaketa sendotu nahi da, instituzionaltasun ahularen erronkei aurre egiteko lehentasunezko politiketan, hala nola, lehen haurtzaroari arreta ematea, heziketa, ur segurua eta garapen ekonomikoa.  Besteak beste, honako neurri hauek proposatzen dira: a) udal-transferentzia gardenaren prozesuan laguntzea; b) entitate komunitarioak indartzea; c) alkategaiekin eztabaidarako eta hausnarketarako guneak sortzea d) Haur txikien Osasun eta Arretarako Barrutiko Batzordea indartzea; e) Ur eta Saneamenduko Administrazio Batzarrei laguntzea; f) emakume ekoizleei aholkularitza ematea berrikuntzan eta merkaturatzan; g) aholkularitza ematea ureztatzeko uraren gestioan eta iraunkortasunean; h) hezkuntza-azpiegitura hobetzea EL ARRAYAN populazio-gunean, komunitatearen parte- hartzea bultzatuz.

Eskuratutako dirulaguntza

125.000,00€.

Entitate eskatzailea

Gurutze Gorria Eibar-Ermua

Proiektuaren izena:

Filipinetan, testuinguru urbanoetan, garapen sozioekonomikoa sustatu eta talde zaurgarriei laguntzeko sareak indartzea.

Proiektua non gauzatuko den

Metro Manila, Filipinak

Proiektuaren deskribapen laburra

Proiektu honek egoera zaurgarrian dauden pertsonen segurtasun ekonomikoa eta enplegagarritasuna sustatu nahi ditu hiri oso urbanizatuen barruan, Filipinetan. Horretarako, lan egiten du haien aukera ekonomikoak hobetzeko, autonomia bultzatzeko eta babes-sareak indartzeko.

 

Esku-hartzeak parte-hartzailearengan oinarritutako giza garapeneko ikuspegi bat hartzen du, banaka lan eginez  ibilbide pertsonalizatuak definitzen enplegagarritasuneratz, eta enplegua eta autoenplegua lortzen laguntzeko beharrezkoak diren gaitasunak, baliabideak eta babesak emanez.

 

Hartzaileei zuzendutako ekintzek honako jarduera hauek uztartzen dituzte: banakako eta taldeko arreta, gaitasun teknikoei eta zeharkakoei buruzko prestakuntza, enpresetako praktikak, gizarteratzeko eta finantza-ohitura iraunkorrak sustatzeko bitartekaritza; halaber, proposatutako helburua lortzen lagunduko duten diru- eta ondasun-entregak ere egiten dira.

 

Horretarako, eta bideragarritasuna eta iraunkortasuna bermatzeko, neurriak hartuko dira Filipinetako Gurutze Gorriak gertutasunezko zerbitzuak eta arreta soziolaborala emateko gaitasuna eta posizionamendua indar dezan.

 

Proiektua zabalik dago desabantaila-egoeran dauden hainbat kolektibori, baina lehentasuna emango die desgaitasuna duten pertsonei eta guraso bakarreko familiei, bereziki, emakumeei eta gazteei.

Eskuratutako dirulaguntza

125.000€.

Entitate eskatzailea

Proyde-Proega

Proiektuaren izena:

Eskola eraikitzen inklusioa eta partaidetza bultzatuz

Proiektua non gauzatuko den

Malvinak, Cordoba, Argentina

Proiektuaren deskribapen laburra

2000. urteaz geroztik, La Salle anaien komunitatea elkarteak, Proyde Proegak eta La Salle Fundazioak lagunduta, bere lehentasunen artean du Malvina argentinarrak herrian (Cordoba-probintzian, Argentina) ikastetxe bat sortzea eta martxan jartzea, hiri horretako nerabe eta gazteentzako bigarren mailako hezkuntza bermatzeko. 2021.urtean herrialdeak aurre egin behar dion murriztapenik handienetako bat ikastetxeen azpiegitura da.  Herri horretan Bigarren Hezkuntzako bi ikastetxe publiko daude, baina bat ere ez hirugarren sekzioan, proiektua garatzen den tokian, hain zuzen. Inguru horretako familiek beren seme-alabak ikastetxeetan sartzea eskatzen dute.

Ekarpena 6 ikasgela eta bainugela multzo bat eraikitzera bideratuta dago, komunitatearen premiazko eskaerari erantzuteko kupoen kopurua handitzeko. Bestalde, ezein ekintza ez dela neutrala abiapuntutzat hartuta, proposamen pedagogiko kooperatiboak eta diziplinartekoak sortzeko jarduerak proposatzen dira, bai eta gazteen parte-hartzea sustatzeko jarduerak ere.

Eskuratutako dirulaguntza

124.850,00€.

Nabigazioa