Zerbitzuen karta
Eibarko Udalaren Gizartekintza arloak zerbitzu publikoa eskaintzen die Eibarko herritar eta kolektibo guztiei. Gure helburua da bizi-kalitatea hobetzea, eta zeregin nagusia, gizarte zerbitzuen sistemak bete ditzakeen beharrak antzematea eta erantzutea.
Misioa
Eibarko Udalaren Gizartekintza sailaren helburua da herritarren gizarte-premiak identifikatzea eta haiei erantzutea integrazioa, autonomia eta gizarte-ongizatea sustatzeko gizarte-zerbitzuen sistemaren barruan.
Bisioa:
Eibarko Udaleko Gizarte Zerbitzuek herritarren gizarte-beharrizanei erantzun nahi diete, pertsonak izanik esku-hartzearen subjektu aktibo eta erdigune. Era berean, gizarte-talde eta erakunde ezberdinak kontuan hartuko dira prebentzioan, sustapenean eta inklusioan elkarrekin lan egiteko, berdintasunean oinarritutako gizarte bat lortzeko asmoarekin. Hori guztia, plangintzan, ikerketan eta ebaluazioan oinarritutako kalitate-irizpideak erabiliz.
Pertsonentzako, talde sozialentzako eta erakundeentzako herri bat nahi dugu, non hauxe landuko den:
- Garapen inklusiboa, atsegina, orekatua, iraunkorra, bateratua eta berritzailea izatea.
 - Pertsonak jartzea erabakiak hartzeko erdigunean.
 - Biztanleriaren zahartzea kontuan hartzea.
 - Eibarko kultura-identitatea alderdi sozialean sustatzea.
 - Herriarekiko atxikimendua sendotzea.
 - Gizartearen hezkuntza eta gizarte balioak sustatzea.
 
Balioak
- Unibertsaltasuna
 - Berdintasuna eta ekitatea
 - Hurbiltasuna
 - Prebentzioa, integrazioa eta normalizazioa
 - Arreta pertsonalizatua eta integrala
 - Diziplinarteko esku-hartzea
 - Koordinazioa eta lankidetza
 - Herritarren parte-hartzea sustatzea
 - Kalitatea
 - Gizarte-ekimena sustatzea
 - Erantzukizun publikoa
 
Arduradunak:
Arduradun politikoa: Sofía Archeli Mesonero
Arduradun teknikoa: Gorka Errasti Bernedo
Hainbat datu:
Telefonoa: 943 708440
Faxa: 943 708441
Helbidea: PORTALEA eraikina, 4. Solairua
Bista Eder 10 – 4. 20600 EIBAR
Helbide elektronikoa: gizartekintza@eibar.eus
Web-orria: https://www.eibar.eus/eu/udala/sailak/gizartekintza-saila
Ordutegia:
Neguan
- Aurrez aurre
- Astelehenetik ostegunera: 09:00-13:00 (ostiralak itxita)
 
 - Telefonoz eta email bitartez
- Astelehenetik barikura: 09:00-14:00
 
 
Udan (uztaila, abuztua eta iraila):
- Aurrez aurre
- Astelehenetik ostegunera: 09:00-13:00 (ostiralak itxita)
 
 - Telefonoz eta email bitartez
- Astelehenetik barikura: 09:00-13:00
 
 

GPS Koordenatuak:
Latitudea: 43, 1846674884
Longitudea: -2,46999263763428