- Duintasuna: pertsonek duintasunerako eskubidea dute, alegia, pertsonen berezko balioa edozein egoeratan onartzea, bakoitzaren norbanakotasunari eta beharrei zor zaien errespetu osoz.
- Pribatutasuna eta konfidentzialtasuna: Erabiltzaileek eskubidea dute pribatutasuna eta dagokien informazioaren konfidentzialtasuna errespeta diezaieten.
- Autonomia: bakoitzak bere kasa jardun eta pentsatzeko duen aukera.
- Informazioa: Informazioa eta laguntza jasotzeko eskubidea dute, ahalik eta egokien eta ondoen erabiltzeko moduan.
- Beharren ebaluazioa: arrazoizko epe batean euren beharren ebaluazioa egiteko eskubidea dute, premia horiei ondoen egokitzen zaizkien zerbitzu eta prestazioak eskuratu ahal izateko.
- Arretarako banakako plana: arrazoizko epe batean arretarako banakako plan bat izateko eskubidea, ebaluazioan hautemandako beharrei egokitua.
- Zerbitzuaren kalitatea: eskueran dituzten zerbitzu eta zentroek baldintza materialak, funtzionalak eta langileei dagozkienak betetzeko eskubidea.
- Parte-hartzea: zuzenean edo ordezkarien bidez parte hartzeko eskubidea dute.
- Eskubideen ezagutza eta defentsa: eskubideak ezagutu eta defendatzeko eskubidea dute, eta horren ondorioz, informazioa izateko, parte hartzeko, iradokizunak eta kexak aurkezteko bideetara iristeko eskubidea.