Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Konpromisoak

KALITATEA SUSTATZEKO KONPROMISOAK:

 

KONPROMISOEN ADIERAZLEAK

(Nola neurtuko dugu)

1.- Hitzorduak esandako orduan izatea eta aurreikusitako denbora erabiltzea.

Asebetetze-inkestarekin neurtuko da eta 8 puntu atera behar dira.

2.- Gizarte-langileek eta teknikariek eskaintzen duten zerbitzua konfiantzan, berdintasunean, ezagutzan, konfidentzialtasunean, segurtasunean… oinarritzea.

Asebetetze-inkestarekin neurtuko da eta 8 puntu atera behar dira.

3.- Gizarte-langileek eta teknikariek larrialdiak 24 ordutan artatzea.

Zenbat larrialdi-egoera artatu diren 24 ordutan.

4.- Zerbitzuko langileak erabiliko duen hizkera argia eta ulergarria izatea.

Asebetetze-inkestarekin neurtuko da eta 8 puntu atera behar dira.

5.- Zerbitzua irisgarria izatea eta harrera-lekua eta itxaron-gelak erosoak.

Asebetetze-inkestarekin neurtuko da eta 8 puntu atera behar dira.

6.- Egindako kexa, iradokizun eta erreklamazioen erantzunak gehienez ere 20 egunetan ematea.

Asebetetze-inkestarekin neurtuko da eta 8 puntu atera behar dira.

7.- Langileek hizkuntza eta jarrera inklusiboa izatea (konpromisoa euskararekiko, berdintasunekiko, aniztasunarekiko eta adin guztiekiko)

Asebetetze-inkestarekin neurtuko da eta 8 puntu atera behar dira.

 

Konpromisoen betetze-maila

Gure konpromisoen betetze-mailaren jarraipena egingo dugu, eta horretarako, hainbat adierazle ezarri. Zerbitzu-kartaren iraupena 3 urteko izango da. Datuak urtero jaso eta aztertuko ditugu, eta behar diren ondorioak atera. Emaitzen berri urtero emango zaie Gizartekintzako batzordekideei, eta interesa duen edonori.

Aitortutako konpromosioen ez betetzeak konpentsatzeko har daitezkeen neurriak zehaztu

Hartutako konpromiso horietakoren bat bete ezean, arrazoiak aztertu eta hobetzeko ekintzak martxan jarriko dira, betiere konpentsatzeko neurriak gure esku badaude.

Gizartekintzarenak ez diren arrazoi ez ohikoak direla-eta konpromisoak behar bezala betetzen ez badira, ahalik eta arinen hartuko dira beharrezko neurriak, erabiltzaileek eraginik jaso ez dezaten.