Eibarko Udala

Haurrak, nerabeak eta familia

Gizarte Zerbitzuek adingabeekin eta haien familiekin lan egiten dute, haien eskaerei erantzunez eta haien beharrei egoki erantzuteko dauden baliabideak abian jarriz. Sarean lan egiten da, batez ere osasun-zerbitzuekin eta ikastetxeekin. Informazio-, orientazio- eta balorazio-zerbitzu bat dago, eta banakako, familiako eta/edo taldeko baliabide espezifikoak eskaintzen ditu.

Berariazko programak:

  • Familian esku hartzea:
    • Gizarte-hezkuntzakoa
    • Terapeutikoa
    • Psikosoziala eta Bidelagun zerbitzua
  • Ingurune irekian esku hartzea

Haurren, nerabeen eta familien I. Plana (2018-2021)

Gizarte-diagnostikoan atzemandako gizarte-beharretan oinarritzen da plana. Helburua da adingabeen eta haien familien sustapena eta babesa bermatuko duten ekintzak bultzatu eta garatzea, haien bizi-kalitatea hobetzeko eboluzio-prozesuan zehar, hala, pertsona horiek gizartean pixkanaka eskubide osoko herritar gisa parte hartzeko eta integratzeko.

Jarduketa-eremuak:

  • Adingabeei eta haien familiei laguntzeko eta zailtasunak prebenitzeko ekintza komunitarioak
    • Gurasoen trebetasunak hobetzeko prestakuntza-ekintzak
    • Ahaidetasun positiboa sustatzeko ekintzak
    • Haurren, nerabeen eta familien beharrei buruzko sentsibilizazio-ekintzak
    • Familiekiko eta pertsonekiko laguntza eta esku-hartzea sustatzeko ekintza espezifikoak
  • Babesik gabe geratzeko arriskuan dauden adingabeak
    • Jakinarazitako babesgabetasun-egoera posible guztiak baloratzea.
    • Zaurgarritasun sozialaren adierazleak dituzten familientzako prestakuntza-ekintzak.
    • Profesionalak prestatzea babes gabeziako egoerak atzemateko.
    • Udaleko eta udalez gaindiko baliabideekin koordinatzeko ekintzak.