Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko Nazioarteko Lankidetza Mahaia

Nazioarteko Lankidetza Mahaia Udal Administrazioaren aholku- eta kontsulta-tresna bat da, ez-loteslea, herri mailan nazioarteko lankidetzako politika sektorialak gauzatzeko.  Nazioarteko Lankidetza Mahaian, besteak beste, intereseko informazioa ematen da, proposatutako programak eztabaidatzen dira, eta hainbat jarduera antolatzen dira.

Honako hauek dira Mahaia osatzen dutenak: Udal Intereseko Elkarteen Erregistroan inskribatutako elkarteak, sentsibilizazio- eta lankidetza-jarduerak udalerri mailan egiten dituztenak, eta baita pertsona independenteak ere.

Helburua da pertsona guztien arteko berdintasuna sentsibilizazioaren bidez sustatzea, hau da, Eibarko gizartean herrialde pobretuekiko eta pertsona guztiekiko elkartasun- eta kontzientziazio-espiritua lantzea, ekitatea, tolerantzia, diskriminaziorik eza eta gizakien arteko elkartasuna indartuz.

  • Araudia
  • Fitxak: norbanakoaren eskabidea eta talde baten edo elkarte baten izenean egindako eskabidea
Nabigazioa