Eibarko Udala

Arreta psikosozialeko zerbitzua: Bidelagun

Bidelagun programan lagundu egiten zaie migrazio-prozesua modu traumatikoan bizitzen ari diren pertsona eta familiei (maite diren pertsonengandik bereiztea, errealitate berrira egokitzea, bakardadea, inkomunikazioa), eta beren egitura familiarra eta pertsonala zatikatuta dutenei, bakardadea, banaketa edota berrelkarketa, distantzia edo harrerako gizartean sartzeko zailtasunak direla kausa.

Balizko erabiltzaileak Eibarko Udaleko Gizarte Zerbitzuen Saileko gizarte-langile taldeak edo esku-hartze komunitarioko teknikariek bideratzen dituzte Bidelagun zerbitzuko profesionalengana, zeinak psikologiaren eta komunikazio transkulturalaren arloko espezialistak baitira. Langile espezialista horiek kasuak lantzen dituzte eta kasuak deribatu dituzten teknikariekin aldizka bilerak eginez koordinatzen dira (Familia eta Haurreria unitateak, Emakumea eta Berdintasuna, eta Kultura Aniztasuna).

Bidelagun, hitz gutxitan:

Zeini zuzenduta dago?

  • Eibarren bizi diren etorkinei, baldin eta une zail eta delikatu batean badaude kontu pertsonal zein  familiar batengatik.
  • Edo familia berrelkartzea pentsatzen ari direnei
  • Edo beren jatorriko herrialdera itzultzea pentsatzen ari direnei

Zer egoera lantzen dira?

  • Doluak (adiskideak galtzea, familiarengandik banatzea…),
  • Bakardade-sentimenduak,
  • Jomugako tokira egokitzeko zailtasunak (klima, hizkuntza, elikadura-ohiturak, komunikatzeko estiloak…),
  • Atzerritartasunari dagozkion tramiteekin lotutako estresa,
  • Familiari eta, bereziki, iritsi berriei harrera sozialean laguntzea (eskola-matrikula, osasun-ereduak, hezkuntza-ereduak…),
  • Distantziatik aita eta ama izaten eta afektuak adierazten erakustea,
  • Distantziatik, eta baita berrelkartu ondoren ere, komunikatzeko beste modu batzuk topatzea,
  • Banantzea dela-eta aldatu diren arauak definitzea.

Zer jarduketa egiten dira?

Esku-hartze psikosoziala eta aholkularitza: banakakoa edota familiakoa.  

Non dago kokatuta?

Portalea eraikinaren 4. solairua (Bistaeder kalea 10, Eibar)

Doako arreta

Aurretiazko hitzorduarekin emango da arreta, Eibarko Udaleko Gizarte Zerbitzuen Sailetik.

Telefono zenbakia: 943 70 84 40

Posta elektronikoa: gizartekintza@eibar.eus