Eibarko Udala

Familientzako hezkuntza harrera gida

Immigrazio eta Kultura Aniztasun unitateak familientzako hezkuntza harrera gida bat sortu du aniztasun mahaian parte hartzen duten Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako ordezkariekin batera.

Dokumentu honen helburua ikasle iritsi berrien familiei euskal hezkuntza sisteman integratzeko orientabidea ematea da. Migrazio prozesuek, askotan, ziurgabetasun, larritasun eta nahasmen handiak dakartzate, batez ere egitura ekonomiko, politiko, sozial, kultural eta hezkuntza sistema desberdina duten herrialdeetatik datozenentzat.

Horren aurrean, ezinbestekoa da hezkuntza sistemaren funtzionamendua eta udalerriko zerbitzu eta baliabideak ezagutzen ez dituzten pertsonei informazioa eta laguntza ematea. Are gehiago migrazio prozesuen ondorioz sare familiar edo sozial ahula duten horiei.

Eibarren presente dagoen kultur aniztasuna kontuan hartuta gida bost hizkuntzetan aurkezten da: euskara, gaztelera, arabiera, ingelesa eta frantsesa.

Gida honek hezkuntza etapa, hizkuntza eta ikastetxeen funtzionamenduari buruzko informazioa ematen du besteak beste. Gainera, kultura eta aisialdi baliabide batzuk aurkezten ditu, adingabeek zein helduek beren aisialdiaz gozatzeko aukera izan dezaten.

Deskargatu gida ondorengo hizkuntzetan:

Deskargatu ondorengo ikastetxeetako fitxak: