Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Empalabramiento. Atzerritarrentzako gaitzeko eta gaztelania ikasteko ikastaroak

Empalabramiento udal-zerbitzu bat da atzerritarrentzako gaitzeko eta gaztelania ikasteko ikastaroak eskaintzen dituena. Gaur egun, Eibarren badira zenbait gune, non heldu etorri berriek gaztelania ikasi eta hizkuntzaren ezagutza indartu dezaketen, hala nola Helduen Hezkuntzako Zentroa (cEPA), edo Eibarko Emakumeen Etxea (Andretxea); azken horretan emakumeei soilik ematen zaie zerbitzua.

Nolanahi ere, herrian dagoen eskaria kontuan hartuta, Udaleko Immigrazio eta Kultura-Aniztasuneko Unitateak beste baliabide bat gehitu die atzerritar jatorriko pertsonek beren hizkuntza-gaitasunak hobetzeko gaur egun dituzten aukerei; espazio honetan, gaztelaniazko eskola presentzialen bidez, gaztelaniaz ez dakiten helduek gaztelania hobeto ezagutuko dute, gizarteratzeko eta laneratzeko prozesuak bizkortzeko xedez.

Horretarako, 2023ko lehen seihilekoan, urtarrilaren eta ekainaren artean, gaztelaniazko eskolak eskainiko ditu Nerea del Campo Aguirre hezitzaileak  Portalean, astelehen eta astearteetan, 15:00etatik 18:00etara.  Profesional hori Eibarko Andretxeko Emakumeen Etxeko ikastaroen arduraduna da.

Gaztelaniako eskolak emateaz gain, aparteko jarduera batzuk ere egiten dira hizkuntza prozesu instrumentalen bidez sartzeko, hala nola immigrazioko teknikariarekin bisitak eta elkarrizketak egitea (egoera juridiko-administratiboan dauden premia pertsonalak ebaluatzeko eta klaseetako parte-hartzaileen sustapen soziolaborala egiteko), Udal-Liburutegia bisitatzea, eta agintari eta udalerriko pertsona garrantzitsuenekin (alkatea eta zinegotziak, kultura- eta kirol-elkarteetako ordezkariak, eta abar) bisita eta elkarrizketa edukitzea. Euskarari buruzko oinarrizko eduki jakin batzuk ere lantzen dira, eta azpimarratzen da haurrek euskara ikasteko duten beharra, haien sustapen sozialerako eta etorkizunean gizarteratzeko.

Era berean, herrian eskaintzen diren ikaskuntza-baliabideetan parte hartzen dutenek beren ezagutzak areagotzen jarrai dezaten, uztailean gaztelaniazko eskolen espazio bat antolatu da hilabete horretarako. Urtean zehar bezala, Portaleko eraikinean 3 orduko 2 klase antolatzen dira, uztaileko lanegun guztietan (astelehenetik ostiralera), bi mailatan banatuta: astelehenetik ostegunera 10:00etatik 13:00etara (alfabetatzea) eta 15:00etatik 18:00etara (A1). Ostiraletan, bi taldeak batera egoten dira 10:00etatik 13:00etara, eta kultura-jarduerak egiten dira.

Informazio gehiago izateko  edo izena emateko Gizarte Zerbitzuen Sailera jo daiteke (Portalea, Bistaeder 10), edo 943 708440 telefonora deitu edo helbide honetara idatzi emplabramiento.eibar@gmail.com.