Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarren Bizi lehen harrerako programa

“Eibarren Bizi” harrera-programa bat da, zeinean bizilagun berriek aukera duten informazioa erabilgarria lehen eskutik ezagutzeko, integrazio sozial handiagoa lortzeko.

Urte batzuetan programa bertan behera geratu eta gero, 2023an, berreskuratu egin du  Eibarko Udaleko Gizarte Zerbitzuen Saileko Immigrazio eta Kultura Aniztasun Unitateak. Ibilbide berri honetan, programa urtean hiru alditan egingo da (urtarrila, maiatza eta iraila), eta haietako bakoitzean 6 informazio-saio antolatuko dira. Saio horietan, landu beharreko gaietako adituek funtsezko alderdiak jorratuko dituzte, pertsona subjektu gisa gizarteratzeko. Hauxek izango dira saioak:

1. saioa: Programaren aurkezpena.  Eibarko gizarte-zerbitzuak eta zerbitzu-karta.

2. saioa: Atzerritartasunari buruzko legedia.  Kulturarteko gaitasuna.

3. saioa: Hezkuntza. Familia. Genero-berdintasuna.

4. saioa: Osasuna. Etxebizitza. Enplegua eta trebakuntza. Euskara. Beste baliabide batzuk.

5. saioa: Administrazio publikoa. Estatuaren antolamendua. Euskadiko botere publikoak.

6. saioa: Bisita Eibarko Armagintzaren Museora. Gaien birpasa. Amaiera.

Saioen helburuak, besteak beste, honako hauek dira: Udalaren Harrera Sarea sendotzea, Eibarrera iritsi berrientzat edo herrian denbora bat bizitzen daramatenentzat harrera-gune bat sortzea eta herria ezagutzeko informazioa eskaintzea, bai eta pertsona bakoitzaren autonomia sustatzea ere, herriko baliabideetan, azpiegituretan eta dinamiketan barneratzeko. Gainera, saio horiek herriko dinamikan integratzen laguntzen dute.

Azken lauhilekoan Eibarrera iritsitako pertsonek gonbit-gutun bat jasotzen dute beren etxean dagozkien deialdietarako, deialdia hasi baino hilabete lehenago.

Parte hartzeko interesa dutenek Eibarko Gizarte Zerbitzuen Sailean eman behar dute izena (Portalea eraikina, Bistaeder 10, 4. solairua), eta programako saio guztietan parte hartzeko konpromisoa sinatu behar dute; izan ere, programa amaitu ondoren, parte-hartzaileek bertaratze-ziurtagiria jasoko dute.

2023ko deialdiak:

  • Urtarrila: Urtarrilak 20, 23, 25, 27 eta 30 eta otsailak 1, 10:00etatik 13:00etara, Portalea (Bistaeder 10, Eibar) eraikineko 3. solairuko ikastaro gelan.
  • Maiatza: Maiatzak 19, 22, 24, 26, 29 eta 31, 10:00etatik 13:00etara, Portalea (Bistaeder 10, Eibar) eraikineko 3. solairuko ikastaro gelan.
  • Iraila: Irailak  22, 25, 27, 29 eta urriak 2 eta 4, 10:00etatik 13:00etara, Portalea (Bistaeder 10, Eibar) eraikineko 3. solairuko ikastaro gelan.