Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Arreta presentzialeko zerbitzua, atzerritartasunari eta nazionalitateari buruzko orientazioa eta informazioa emateko

Aurretiazko zita baten bidez, elkarrizketa pertsonal bat egiten da, non informazio zehatza lortzen den tramite eta egoera jakin batzuei buruz (lan-baimenak, bizileku-baimenak, atzerritarren kontratazioa, familia berriz biltzea, espainiar nazionalitatea eskuratzea).

Eibarko Udaleko Gizarte Zerbitzuen Saileko Immigrazio eta Kultura Aniztasun Unitateko pertsonal teknikoak banakako arreta ematen du Eibarko Udaleko Gizarte Zerbitzuen Sailaren bulegoetan (Portalea eraikina, 4. solairura): astelehen, astearte eta ostegunetan, 9:30etik 12:30era.

Zerbitzuak aurretiazko hitzordu bidez funtzionatzen du; hitzordua Gizartekintza Sailean bertan eska daiteke presentzialki edo telefonoz deituta 943 708440 zenbakira.

Elkarrizketa pertsonaletan, informazio zehatza eskura daiteke, bereziki, administrazio-erregularizazioarekin lotutakoa (lan-baimenak, bizileku-baimenak, atzerritarrak kontratatzea, familia-berrelkartzeak, Espainiako nazionalitatea eskuratzea), baina baita bestelako Informazioa ere: orientazio soziolaborala, diskriminazio-kasuak, hezkuntza-zerbitzuetara bideratzea, enplegua, parte-hartze publikoa eta aisialdia.