Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Inmigrazioa eta kultura-anistazuna

Joan-etorri handiko garaiak bizi ditugu, eta Eibarko herria ez da salbuespena. Duela urte askotatik beste erkidego eta beste herrialde batzuetatik etorritako jendearentzat harrera-herria gara.

Eibarrera etorri ziren lehen pertsonak gure herrialdeko beste toki batzuetatik zetozen, nagusiki Galizia, Katalunia eta Extremaduratik. Hala ere, beste herrialde batzuetako testuinguru sozioekonomikoaren ondorioz, eta beren bizi-kalitate hobetzeko, aspalditik aukeratzen dute gure herria, Afrikatik, Latinoamerikatik, Europatik, Asiatik eta Ozeaniatik etorritako pertsonek. Milaka pertsona horiek, zuk bezala, Eibar bihurtu dute beren bizileku, eta, jatorrizko eibartarrekin batera, gure herria hazten lagundu dute, beren lanari, ahaleginari eta kultura-aberastasunari esker.

Horregatik, eta gaur egun bizi dugun testuingurua kontuan hartuta, herritarrei beharrezkoak diren tresnak eta baliabideak ematen jarraitu beharra daukagu, Eibarrek harrera-leku izaten segi dezan.

Eibarko Udaleko Gizarte Zerbitzuen Sailaren immigrazioaren eta kultura-aniztasunaren unitatean uste dugu bizilagun berri horien integrazioa eta kultura-aniztasuna tokiko ikuspegitik landu beharreko gaiak direla, aniztasunean oinarritutako gizarte bat lortze aldera.  Hori da Udalak egiten duen lana, betiere honako irizpide hauei jarraituz:

  • Denok gara eibartarrak, bai hemen jaiotako pertsonak, bai beste nonbaitetik etorritakoak.
  • Integrazioa bi norabideko prozesu bat bezala ulertzen dugu: iritsi berria ez da ingurune berrira egokitzeko ahalegina egin behar duen bakarra; hemengo pertsonek ere urratsak egin behar dituzte gero eta gizarte anitzago batera egokitzeko.

Bizilagun berrien egokitzapena eta inklusioa erraztearren, hainbat zerbitzu ditugu, honako dokumentua erreferentetzat eta gidatzat hartuta: Elkarbizitza eta Aniztasun Plana 2018-2022

Unitatearen zerbitzu nagusiak:

  • Bidelagun arreta psikosozialeko zerbitzua: gizarte-langileen taldeak eta esku-hartze komunitarioko teknikariek deribatuta (haurreria, emakumea, immigrazioa), arreta espezializatua ematen zaie migrazio-prozesua modu traumatikoan bizitzen ari diren familiei (maite dituzten pertsonengandik urrun egotea, errealitate berrira egokitzea, bakardadea, inkomunikazioa).
  • Eibarren Bizi: harrera-programa bat da, zeinean bizilagun berriek aukera duten informazioa erabilgarria lehen eskutik ezagutzeko, integrazio sozial handiagoa lortzeko.
  • Empalabramiento. Atzerritarrentzako gaitzeko eta gaztelania ikasteko ikastaroak: espazio honetan, gure herrira iritsi berri diren pertsona helduek gaztelania ikasi dezakete edo beren ezagutza indartu. Empalabramiento atzerritar jatorriko pertsonek beren hizkuntza-gaitasunak hobetzeko gaur egun dituzten beste aukeretako bat da; espazio honetan, gaztelaniazko eskola presentzialen bidez, gaztelaniaz ez dakiten helduek gaztelania hobeto ezagutuko dute, gizarteratzeko eta laneratzeko prozesuak bizkortzeko xedez.

Era berean, Unitateak kulturen arteko bizikidetza sustatzeko programak egiten ditu, eta baita jarduera ugari ere udalerriko herritarren jatorri eta kulturen aniztasunari balioa emateko, bai eta jarrera diskriminatzaile posibleei aurre egiteko ere. Horien adibide dira Arraza-diskriminazioaren aurkako Nazioarteko Egunaren Ospakizuna (martxoaren 21a) edo Kulturen arteko Topaketak urtero ospatzea.

Gainera, Udalak, Immigrazio eta Kultura Aniztasun Unitatearen bitartez, herritar berrien gizarteratzea bultzatzeko programak sustatzen ditu, udalerrira bizitzera etortzen diren pertsonen finkatze- eta integrazio-zailtasunak murrizteko jarduketa ugari antolatuz; horren adibide dira harrera-gida edo atzerritartasunari eta nazionalitateari buruzko ordenamendu juridikoaren gaineko hitzaldi irekiak 

Zerbitzu eta jarduketa horien dinamizazioa sare sozialetan ikus daiteke: Facebook y Twitter. 

Erlazionatutako edukiak: