Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2021 Klima aldaketa eta energia

Eibarko Ingurumen Sailak, ekainaren 5ean ospatzen den Ingurumenaren Nazioarteko Egunaren harira, Ingurumen Jardunaldien beste edizio bat egingo du.  Aurten, Klima-Aldaketa eta Energia izango dira landuko diren gaiak, Udala Klima-Aldaketarako eta Energiarako Ekintza Plan bat  (KEJEP) egiten ari dela aprobetxatuz.

Horrela, Eibarko Udalak, webgune honen bidez, gai honetan adituak diren adituei egindako hiru elkarrizketa jarriko ditu eibartarren eskura. Ikus-entzunezko material hori ekaineko hurrengo hiru ostiraletan argitaratuko da (ekainaren 4,11 eta 18an) webgune honen bidez, baita Eibarko Udaleko Ingurumen Saileko Youtubeko kanal ofizialean ere (Ingurumena Eibar).

Elkarrizketak Lorea Arakistain kazetariak bideratuko ditu eta 20 minutuko iraupena izango dute, gutxi gorabehera.

Horrez gain, astero, uztailaren 18ra arte, Eibarko klima aldaketa eta energiari buruzko bideo labur batzuk argitaratuko dira Udalaren Instagram kontu ofizialean.

 

 

 

Elkarrizketak

Jarraian, egingo diren elkarrizketei buruzko informazioa aurki dezakezu:

 “Klima aldaketaren inpaktuak Euskal herrian”

  • Elkarrizketatua: Elisa Sainz de Murieta. Geologoa eta BC3ko ikertzailea.
  • Eskuragarri webgunean, ekainaren 4tik aurrera.
  • Hizkuntza: Euskara

                                                                                                                                                                                                               

“Energia berriztagarrien etorkizuna Eibarren”

  • Elkarrizketatua: Aitor Urresti. Ingeniaritzan doktorea eta EHUko irakaslea.
  • Eskuragarri webgunean, ekainaren 11tik aurrera.

Mugikortasun jasangarria ezagutzen duzu?

  • Elkarrizketatua: Mónica Díaz. Industria ingenieria eta EEEko eraginkortasun energetikoaren eta garraioaren arloko teknikaria.
  • Eskuragarri webgunean, ekainaren 18tik aurrera.

 

Klima aldaketari eta energiari buruzko bideo laburrak