Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2020 Biodibertsitatea

Ekainaren 5ean Nazioarteko Ingurumen Eguna ospatzen da, eta aurtengo gai nagusia Biodibertsitatea izango da.

Ekainaren 5ean Nazioarteko Ingurumen Eguna ospatzen da, eta aurtengo gaia Biodibertsitatea dela kontuan izanik, Eibarko Udalak hainbat adituri elkarrizketak egin behar dizkio. Ondoren, elkarrizketa hauen grabazioak herritar guztientzat jarriko dira eskuragarri, ekaina eta uztailean zehar, udal webgune honetako Ingurumen atalean eta Udalaren Youtube kanal ofizialean.

 

Elkarrizketak Lorea Arakistain kazetariak bideratuko ditu eta 20 minutuko iraupena izango dute, gutxi gorabehera.

Horrez gain, astero, uztailaren 30era arte, Eibarko biodibertsitateari buruzko bideo labur batzuk argitaratuko dira Udalaren Instagram kontu ofizialean.

 

 

Elkarrizketak

Jarraian, egingo diren elkarrizketei buruzko informazioa aurki dezakezu:

"Eibar inguruko txoriak". Eibar eta Arrate inguruan aurki ditzakegun txori mota ezberdinak.

  • Elkarrizketatua: Asier Sarasua. Biologian Lizentziatua, Zoologia espezialitatean.
  • Eskuragarri webgunean, ekainaren 15etik aurrera.
  • Hizkuntza: Euskara

                                                                                                                                                                                                               

"Animalien egokitzapenak 600 milioi urtez".Animaliek lurrean daudenetik gaur egunera arte ingurumenera moldatzeko izan duten ahalmena.

  • Elkarrizketatua: Miren Bego Urrutia. EHUko irakaslea eta doktorea biologian.
  • Eskuragarri webgunean, ekainaren 22tik aurrera.
  • Hizkuntza: Euskara                 

 

 

 

"Gipuzkoako ibilbide homologatuen sarea". Gipuzkoa eta Debabarreneko mendi ibilbide interesgarrienak.

  • Elkarrizketatua: Urdin Elortza. Gipuzkoako Mendizale Federazioko ingurumen eta mendi ibilbideen teknikaria.
  • Eskuragarri webgunean, ekainaren 30tik aurrera.
  • Hizkuntza: Euskara      

 

 

 

"Baserritarrak gure ingurumenaren zaintzaile". Baserritarrek duten garrantzia biodibertsitatea, paisaia eta nekazal ingurunea mantentzeko orduan.

  • Elkarrizketatua: Agurtzane Etxaniz. Debemeneko zuzendari orokorra.
  • Eskuragarri webgunean, uztailaren 6tik aurrera.
  • Hizkuntza: Euskara                        

 

 

 

"Geodibertsitatea: natura naturaren atzean" Eibar eta Debabarreneko  ondare geologikoa. Euskal Kosta Unescoren Geoparque Mundiala.

  • Elkarrizketatua: Asier Hilario. Euskal Herriko Unibertsitateko doktorea geologian eta Euskal Kosta Unescoren Geoparke Mundialaren zuzendari zientzialaria.
  • Eskuragarri webgunean, uztailaren 13tik aurrera.
  • Hizkuntza: Gaztelania          

 

 

"Krisi sozioekologikoaren islaren aurrean "Baloreei buruz: gaurko krisi sozioekologikoari aurre egiteko naturara birkonektatzen.

  • Elkarrizketatua: Unai Pascual Ikerbasque Professor. Basque Centre for Climate Change eta Suitzako Berna unibertsitatera elkarturiko ikertzailea.
  • Eskuragarri webgunean, uztailaren 20tik aurrera.
  • Hizkuntza: Gaztelania

 

                

Biodibertsitateari buruzko bideo laburrak