Ingurumena
Ingurumen Saila Udaletxeko 3. solairuan duzu. Sail honek Eibar hiri jasangarriago baterantz igarotzeko bidea erraztea eta bultzatzea du helburu, ekologikoagoa izango den hiria bihurtzeko. Horretarako, hiritarren artean ingurumenarekiko kontzientzia zabaldu eta bermatu nahi da, osasuntsuagoa izango den ingurua eta hiria lortzeko aukera emango duten ekintzen bitartez. Horrek, ezbairik gabe, hiritarren ongizatean eragina izango du. Ahalegina gure ingurunea babestera zuzenduta dago, baita eibartarren bizi kalitatearen alde egitera ere.
Hauek dira gure eginkizunak:
- Ingurumenaren jarraipena eta kontrol analitikoa.
- Biodibertsitatearen babesa eta sustapena.
- Hiritarrei ingurumen-argibideak ematea.
- Ingurumen sentsibilizazio eta kontzientziazio kanpainak.
- Ingurumenarekin lotutako ekitaldi eta dibulgazio-jardunaldiak.
- Naturaren prebentzioa, babesa eta berreskuratzea.
- Ingurumen baimenak.
- Tokiko Agenda 2030.
- Eskolako Agenda 2030.
- Hondakinen kudeaketan laguntzea.
- Ingurumen araudia.
- Ingurumenarekin lotutako beste sail eta erakundeekin elkarlana.
- Babestutako eremuen plangintza, jarraipena eta kudeaketa.
Ordutegia
Ordutegia (urritik ekainera bitartean):
Astelehenetik ostiralera: 09:00 -14:00
Udako ordutegia (uztailetik irailera bitartean):
Astelehenetik ostiralera: 09:00 - 13:30
- Arduradun politikoa Eva Juez Garmendia
- Arduradun teknikoa Vanesa Larrabide García
- Helbidea Untzaga plaza, 1. 20600 Eibar
- Telefonoa 943-708408
- Posta elektronikoa ingurumena@eibar.eus