Eibarko Udala

Zerbitzu-karta

Udaltzaingoa Eibarko Udalaren zerbitzu bat da. Zerbitzu Karta honen bidez, gure eguneroko lanean eskaintzen ditugun zerbitzuak eta zerbitzu horiek burutzeko hartzen ditugun konpromisoak azaldu nahi dizkiegu herritarrei. Hori guztia, zerbitzuaren kalitateari dagokionez etengabeko hobekuntza lortzeko.

Misioa

Herritarrek beren eskubide eta askatasunak erabili ahal izatea bermatzea prebentzioaren eta laguntzaren bidez, gizartearen funtzionamenduan laguntzea eta herritarren ongizatea eta bizi kalitatea hobetzea.

Bisioa

Izan nahi dugu:

  • Zerbitzu eraginkorra, gure errendimendua etengabe ebaluatuz
  • Zerbitzu prestatua eta irekia
  • Gure herritarren beharrei eta gure giza baliabideen itxaropenei erantzuteko zerbitzua.

Balioak

  • Herritarrentzako zerbitzua
  • Talde-lana / lankidetza
  • Erantzukizuna
  • Prestakuntza
  • Profesionaltasuna

Arduradunak:

  • Arduradun politikoa: Jon Iraola Iriondo
  • Arduradun teknikoa: Jabier Ziarán

Zenbait datu:

  • Telefonoa: 943 708424 - 092
  • Faxa: 943 708425
  • Helbidea: Untzaga plaza 1 (sarrera atzeko atetik)
  • Posta elektronikoa: udaltzaingoa@eibar.eus
  • Webgunea: www.eibar.eus
  • Ordutegia: 24 ordu

Planoa:

 

GPS koordenatuak:

X= 542903.6300

Y= 4781635.37

Erlazionatutako atalak

Zerbitzuak

Konpromisoak

Erabiltzaileen eskubideak

Erabiltzaileen betebeharrak

Herritarrek parte hartzeko bideak

Araudia eta legeak