Eibarko Udala

Bizilekua egiaztatzea

Ez badugu argi bizilekua udalerrian duzula edo zuk emandako datu horietako batek zalantzan jartzen bagaitu edo zalantzan jartzeko zantzuren bat duela uste badugu, Udalak behar diren tramiteak egingo ditu zuk egindako eskaeraren orrian dauden datuak egiazkoak diren jakiteko. Horren ondoren, Erroldan zuri alta eman aurretik edo horko datuak aldatu baino lehen, ebazpena emango du.

Udaltzaingokoak gara eskaera egin duena benetan bizi den ala ez jakiteko egiaztatze horiek egiten ditugunak.

Egiaztatze horiek Udalaren kabuz edo ofizioz ere egiten dira, etxe baten erroldatutako pertsona guztiak benetan han bizi diren jakiteko.