Zereginak eta zerbitzuak
Gure zeregina
Udaltzainok, Euskal Herriko Polizia Legeak 27. artikuluan ezarri bezala, zeregin hauek betetzen ditugu:
- Udalerrietako agintariak babestea eta udal eraikuntzak eta instalazioak jagon edo zaintzea.
- Hiriguneko zirkulazioa antolatu, seinalizatu eta zuzentzea, zirkulazio-arauetan ezarritakoaren arabera.
- Hirigunean gertatzen diren zirkulazio-istripuen ondoko atestatuak izapidetzea.
- Ordenantza, Bando eta gainerako udal xedapen eta ekintzei buruzko Administrazio Polizia lanak egitea; baita ingurumenari eta bazter-txokoei kasu egiteko legeria bete dadin ardura hartzea ere, gai horiekikoan toki erakundeek dituzten aginpideen eremuan.
- Auzi Poliziaren zereginetan parte hartzea Auzi Poliziaren Unitateei lagunduz.
- Istripuak, hondamendiak edo ezbehar publikoak gertatzen direnean laguntza ematea, legeetan ohartematen den moduan herri-babeseko planak egiterakoan esku hartuz.
- Aurrea hartzeko eginbideak eta lege-hauste diren egintzak eragozteko jarduketa oro egitea.
- Leku publikoak zaintzea eta manifestazioak babesten laguntzea, hala nola jende-bilera handietako ordena mantentzen, hori egiteko eskatzen zaienean.
Gatazka pribatuei irtenbidea bilatzen laguntzea, hori egiteko eskatzen zaienean.
Zerbitzuak
Ordutegia. Ordutegia, 24 orduz.
Zerbitzu hauek eskaintzen ditugu:
- Galdu eta topatutako gauzak gordetzea.
- Galdutako animaliak jasotzea.
- Abandonatutako ibilgailuen kargu egitea.
- Trafiko-salaketak tramitatzea.
- Eskeko bidariei edo pasadizokoei laguntzea.
- Herritarren kexak jasotzea eta dagokien udal arlora bideratzea.
- Kaleak ixtea, ura kentzea… Betiere zerbitzu teknikoekin elkarlanean.
- Ondoko egite hauen inguruko zehapen-espedienteak tramitatzea:
- Garbitasunari buruzko ordenantzak haustea (grafitiak egitea, kalean pixa egitea, zaborra botatzea, txakur kaka jasotzeke uztea…).
- Baimenik edukitzeke kale-salmentan aritzea.
- Adingabeei alkohola saltzea.
- Lokalak ixteko ordutegia ez betetzea.
- Hiritarren Segurtasunerako Legea ez betetzea.
- Tabernak ixteko ordutegia zaintzea.
- Denden eta enpresen datu-baseak egitea.
- Oporretan doazenen eta bakarrik bizi direnen artxiboa.
- Txakur arriskutsuak kontrolpean edukitzea.
- Bide publikoa hartzea edo okupatzea.
- Behin-behinean aparkatzeko eskaerak bideratzea.
- Garabi-zerbitzua kudeatzea.
- Deiak eta jakinarazpenak egitea.
- Bizilekua egiaztatzea.
- Udaltzaingoari egindako eskaerak erregistratzea.
Tramiteak.
- Istripuei buruzko txostenak edo bestelako txostenak egitea.
- Deskargu-orriak egitea.
- Txakur arriskutsuen lizentziak eta erregistroa egitea.
- Abandonatutako ibilgailuen baja tramitatzea haren titularraren baietza jaso ondoren.
Intereseko informazioa.
- TAO
- Kaleak oinezkoentzat jartzea.
- Herritarrentzako gomendioak.
Dokumentu interesgarriak: