Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko baimena: eskaera - berriztapena

Deskripzioa: arriskutsuak izan daitezkeen animaliak eduki ahal izateko, aurretik, Udalak ematen duen administrazio-lizentzia bat eduki behar da. Lizentzia hori emateko interesatuak ondoko baldintza hauek bete behar ditu:

  • Adinez nagusi izatea.
  • Eibarren erroldatuta egotea.
  • Honako delitu hauengatik kondenatua ez izatea: hilketa, lesio edo torturengatik, askatasunaren edo osotasun moralaren, sexu-askatasunaren eta osasun publikoaren aurka egiteagatik, talde armatu edo narkotrafikatzaile batekin lotura izateagatik; halaber, ebazpen judizial batek arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak edukitzeko eskubidea kendu ez izatea.
  • Arau-hauste larria edo oso larria burutu izanagatik 50/1999 Legean adierazitako zehapen osagarririk jaso izana ez izatea.
  • Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko ahalmen fisikoa eta gaitasun psikologikoa izatea.

 

Lizentzia horrek ahalmena ematen dio titularrari arriskutsuak izan daitezkeen animaliak eduki edo maneiatzeko.

Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentziaren titularrak, lizentzia eskuratu ondoren 15 eguneko epea du txakurra Udal Erregistroan inskribatzeko.

Lizentzia 5 urterako izango da, eta berritu egin ahal izango da; berritze bakoitzak bost urterako balioa izango du.

Eskaera egiteko tokia: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.

Organo tramitatzailea: Eibarko Udalaren Udaltzaingoa.

Aurkeztu behar den dokumentazioa:

 

Obligazioak edo betebeharrak, arriskutsuak izan daitezkeen animaliak dituzten pertsonek bete beharrekoak:

  • Janaria, edaria, osasun-laguntza eta instalazio egokiak emango zaizkie txakurrei.
  • Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko administrazio-lizentzia eta Erregistroaren inskripzio-txartela aldean eramatea.
  • Txakurrak kontrolatuta eraman behar dira, beraien tamainari eta arrazari egokitutako muturrekoarekin eta luzagarria ez den kate edo uhal bati lotuta -gehienez, 2 metrokoa-; inoiz eta inolaz ere ezin dira solte utzi ibiltzerakoan; pertsona bakoitzak mota honetako txakur bakarra eraman dezake ez gehiago. Debekatua dago arnesak erabiltzea.
  • Bide eta plaza publikoetan, eta oro har, apaindutarako eta/edo pertsonak ibiltzeko den edozein lekuetan txakurren kakak edo gorozkiak jasotzea.
  • Agintaritza eskudunak eskatzen duen informazioa eta datuak ematea.

 

Oharrak: Administrazio-agintari eskudunak emandako edo homologatutako gaitasun-agiria daukaten trebatzaileek zaintza eta defentsarako trebatu beharko dituzte animaliak. Lizentzia hau ez da aplikagarria izango horretarako.

Deskargatu dokumentuak
Eskaera orria: arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzia  
Ikusi | Deskargatu ( DOC, 149 KB)
Zigor-aurrekarien ziurtagiri eskaera  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 92 KB)
Nabigazioa