Eibarko Udala

Garabi zerbitzua kudeatzea

Kaletik autoren bat erretiratzen dugunean, udal biltokira eramaten dugu. Autoa edo ibilgailua erretiratu badizugu, hura jaso aurretik Udaltzaingoko bulegora etorri behar duzu gastuak ordaintzera (erretiratze-gastuak eta, hala bada zure kasua, autoa biltokian 72 ordu baino gehiagoan egon bada, hango egonaldiari dagokion zenbatekoa).  

Ibilgailuak erretiratzeko hainbat arrazoi egon daitezke; tartean, hauek: txarto aparkatuta egotea, bertan behera lagatakoak izatea, enbargatutakoak, prezintua jarritakoak, geldiarazitakoak...

Ibilgailua biltokira eramaten denetik hilabete bi baino gehiago igaro badira eta jabea ez bada haren kargu egin, hiri hondakin solidotzat deklaratzeko tramiteari ekingo diogu.

Tasak dagokien ordenantzan daude jasota.