Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Oporretan doazenen eta bakarrik bizi direnen artxiboa

Badugu artxibo bat herritik kanpora aldi baterako zoazenean zure datuak eta jakingarriak uzteko eta, hala, zurekin lehenbailehen harremanetan jartzeko, horretarako premia izanez gero. Eibarren geratu diren senitartekoen eta zure konfiantzazko pertsonen datuak ere eman ditzakezu.

Horretarako, agiri hau duzu hemen. Betetakoan, Udaltzaingoaren bulegoan utz dezakezu edo udaltzaingoa@eibar.eus helbide elektronikora bidali.

Bakarrik bizi bazara, zuk ere erabil dezakezu zerbitzu hau: senitartekoen edo ingurukoen datuak eman ditzakezu, eta etxeko giltza utz dezakezu, larrialdiren batean erabili beharra gertatzen bada ere.