Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Konpromisoak

KALITATEA SUSTATZEKO KONPROMISOAK:

 

KONPROMISOEN ADIERAZLEAK

(Nola neurtuko dugu)

 

 

-Harremanetan jarri saileko teknikariekin hitzordu bat izateko.

% 85 ( 3 egun)

 

 

-Kexen gestioagatik jasotzen diren kexei erantzutea.

% 80 ( < 15 egun)

 

 

-Hirigintza-prozedura konplexuenak, hirigintza sailaren mende soilik daudenak, gehienez 1 hilabeteko epean ebaztea.

% 50 15 egunetan.

 

% 80 1 hilabetean.

 

 

-Obra txikien adierazpena.

Obra txikiak egiteko adierazpenen % 90, 3 lanegunetan ebazteko konpromisoa hartzen dugu.

 

 

-Obra txikia.

Obra txikiak egiteko baimenen % 80, 10 lanegunetan emateko konpromisoa hartzen dugu

 

 

-Jakinaraztea prozedurak kasu bakoitzean zer unetan dauden.

95% . Erantzuteko denboraren inguruan duten asebetetze-mailaren bidez neurtuko da.

 

Konpromisoen betetze-maila

Gure konpromisoen betetze-mailaren jarraipena egingo dugu, eta, horretarako hainbat adierazle ezarri dira. Gainera, erabiltzaileei inkestak banatuko zaizkie eskaintzen dugun zerbitzuaren inguruko iritzia ezagutzeko.  Datuak urtero jasoko dira eta hiru urtetik hiru urtera aztertu eta argitaratuko dira.

Aitortutako konpromisoen ez betetzeak konpentsatzeko har daitezkeen neurriak zehaztu 

Hirigintza saileko zerbitzuaren ez-ohiko arrazoiengatik Zerbitzu Kartan jasotako konpromisoak ezingo balira bete, sailak bidezkoak diren neurriak hartuko ditu lehenbailehen, pertsonei ez betetze horrek ahalik eta gutxien eragin diezaien.

Halaber, ez-betetze oro aztertu egingo da, bidezkoak diren neurriak hartuz eta etorkizunean halakoak errepika daitezen saihestuz.