Zerbitzuen karta

Hirigintza sailak, Ingurumenarekin batera, unitate bat osatzen du; hala ere, zerbitzu-karta independenteak egingo dira.

Zerbitzu-karta honen bidez, ezagutzera eman nahi dugu zer zerbitzu eskaintzen dugun gure eguneroko lanean, bai eta zerbitzuak aurrera eramateko ditugun konpromisoak ere. Hori guztia, zerbitzuaren kalitatea etengabe hobetzea lortzeko xedez.

Misioa:

Hirigintza Sailak  eibartarrek hiri hobe bat edukitzeko egiten du lan. Helburu horretarako, hiri-antolamenduaren ardura dugu zeregin nagusi eta horren inguruko araudia betearaztea. Planeamendua kudeatzen dugu eta herritarren eskaerak aztertzen ditugu baimenak eta lizentziak emanez.

Bisioa:

Hirigintza-ikuspegitik, eraikinen, instalazioen eta zerbitzuen egoerari dagokionez, herritarren baldintza orokorrak hobetzea.

Gure asmoa da hiri bat lortzea, ekologikoagoa, atseginagoa, eta harreman sozialak ahalbidetuko dituena, denentzako irisgarria eta esparru pribatu zein publikoan bizi-kalitatea bermatuko duena. Horretarako, diseinu-, ingurumeneko eta kalitate-irizpideak sartzen ditugu espazio publikoen egituraketan, bideen eta oinezkoen trafikoan, eta ekipamenduetan.

Udal koordinatu bat nahi dugu eta herritarrei eskaintzea sail eraginkor, adeitsu, bermatzaile, komunikatzaile, fidagarri, eskuragarri eta ulergarri bat, Saileko langileei belaunaldi-aldaketari erantzuna emango diona, guztien sinergiak aprobetxatuz.

Etorkizunari begira, teknologia berriak aplikatuz, hiritarrei zerbitzu errazak eta ulergarriak eskaini nahi dizkiegu.

Balioak:

  • Zehatza izatea
  • Efizientea izatea
  • Eraginkorra izatea
  • Herritarren asmoak jasotzea
  • Integratzaile izatea
  • Gardena izatea (informazioa edonork ulertzeko modukoa izatea eta herritar ororen esku jartzea).
  • Erantzule izatea

Arduradunak:

Arduradun politikoa: Jon Iraola Iriondo

Arduradun teknikoa eta zerbitzuaren arduraduna: Elena Juaristi Urdangarin

Hainbat datu:       

Telefonoa: 943708408

Fax: 943708433

Helbidea:  Untzaga Plaza 1-3. solairuan

                   20600 EIBAR

Helbide elektronikoa: hirigintza@eibar.eus.

Web-orria: https://www.eibar.eus/eu/udala/sailak/hirigintza

Bulego ordutegia:

Negua (urria-ekaina)

  • Astelehenetik ostiralera: 09:00 – 14:30
  • Astelehen arratsaldeetan: 16:15 – 19:15

Uda (uztaila-iraila)

  • Astelehenetik ostiralera: 09:00 – 13:30

 

GPS Koordenatuak:

X= 542903.6300

Y= 4781635.3700