Hirigintza plangintza
- Herritarrei indarrean dagoen plangintzaren eta tramitatzen ari denaren berri ematea.
- Hirigintza planak tramitatzea, bai ekimen publikoaren bidez, bai partikularren ekimenez.
- Hirigintza kudeaketa: kudeaketarako bitartekoak tramitatzea eta haiei buruzko informazioa ematea.
Hirigintza diziplina
- Obrak egiteko baimenak tramitatzea, bai lizentzia bidez bai aurretiazko jakinarazpen bidez.
- Bide publikoa eraikuntzako elementuekin —garabiak, etxolak, aldamioak…—, terrazekin —mahaiak, aulkiak, eguzkitakoak— edo salgaiekin —fruta-kaxak, loreontziak…— okupatzeko baimenak tramitatzea.
- Jarduerak (saltokiak, tailerrak, tabernak...) hasteko eta jarduteko baimenak tramitatzea. Baimen horiek aurretiazko jakinarazpen bidez edo lizentzia bidez eman daitezke, segun eta zelakoa den jarduera eta sor ditzakeen enbarazuen arabera.
- Hirigintzako kontsultei idatziz erantzutea.
- Egoera txarrean dauden eraikinei ekiteko aginduak ematea eta aurri-espedienteak tramitatzea.
- Obretan eta jardueretan legea betetzen dela kontrolatzea, salaketak, zigor-espedienteak eta abar tramitatuz.
Beste zeregin batzuk
- EIT Eraikinen Ikuskapen Teknikoen txostenak tramitatzea.
- Fatxadak konpontzeko eta/edo igogailuak jartzeko diru-laguntzak, igogailuak berriztatzeko eta zero kotara jaistekoak, auzo igogailuen mantentze-lanak egitekoak eta bestelako laguntzak tramitatzea.
- Lursailak eta eraikinak banantzeko lizentziak, pasabideetarako lizentziak eta abar tramitatzea.
- Arloaren artxiboan dauden planoen eta proiektuen kopiak ateratzea.