Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Konpromisoak

KALITATEA HOBETZEKO KONPROMISOAK

KONPROMISOEN ADIERAZLEAK

(Nola neurtu)

KONTSERBAZIOA ETA MANTENTZE-LANAK

Ohiko mantentze-lanekin lotutako eskabideei edota kexei 5 laneguneko epean emango zaie erantzuna, kasuen % 80an.

Kexen Programaren bidez neurtuko da.

Lan-agindua sortuko da udal eraikinen mantentze-eskabideei erantzuteko, 3 laneguneko epean.

Kexen Programaren eta Lan Aginduen bidez neurtuko da.

Azpiegiturak matxuratuz gero, hala nola igogailuak, eskailerak edo arrapala mekanikoak, mantentze-lanetako arduradunei jakinaraziko zaie, matxuren berri izan eta egun berean, kasuen % 90ean.

Mantentze-enpresaren gestio-programaren bidez neurtuko da.

BIDE- ETA KALE-GARBITASUNA ETA OSASUNGARRITASUNA GAINBEGIRATZEA

Abisua ematea arratoiak akabatzeko arduradunari jarduera bat egin dezan, normalean presazkoa, 2 laneguneko epean, kasu berezietan izan ezik.

Kexen Programaren bidez neurtuko da.

BIDE PUBLIKOAREN OKUPAZIOA

Gobernu Batzarraren akordioa lortzea 15 laneguneko epearen barruan, kasu berezietan izan ezik.

Impulsaren bidez neurtuko da

Materialak lagatzeko jakinarazpena 5 lanegunetan ebatziko da, kasu berezietan, hala nola herriko jaietan, izan ezik.

Impulsaren bidez neurtuko da

 

Konpromisoen betetze-maila

Gure konpromisoen betetze-mailaren jarraipena egingo dugu zerbitzu-karta honetan ezarritako adierazleen arabera.  Datuak aldian-aldian bildu eta aztertuko ditugu ondorioak ateratzeko.

Zerbitzu-karta hau indarrean egongo da hurrengo 2 urteetan, beste berri bat argitaratu arte.

Hartutako konpromisoak ez betetzea konpentsatzeko neurriak

Salbuespenezko eta Zerbitzu Sailetik kanpoko arrazoiengatik konpromisoak betetzen ez badira, ahalik eta lasterren hartuko dira beharrezkoak diren neurriak, erabiltzaileei kalterik ez egiteko .   

Halaber, ez-betetze oro aztertu egingo da eta bidezkoak diren neurri zuzentzaileak hartu, etorkizunean halakorik errepika ez dadin.