Eibarko Udala

Eskainitako zerbitzuak

Hauek dituzu eskaintzen ditugun zerbitzuak:

  • Udal eraikinetako instalazioak, ekipamendua eta azpiegiturak mantentzea.
  • Herriko ikastetxeen, udal eraikinen eta hiri-ekipamenduaren garbiketa-zerbitzua kudeatzea.
  • Herriko kaleetan, parkeetan eta lorategi publikoetan hiri-altzariak ipintzea eta mantentzea.
  • Herriko argiteria ipintzea eta mantentzea.
  • Energia aurrezteko alorrean diru-laguntzak eskatzea.
  • Kaleak garbitzeko eta hondakinak biltzeko eta kudeatzeko hitzarmena betetzen den gainbegiratzea. Zerbitzu hori Debabarrena eskualdeko udalerrien  arteko zerbitzu bateratua  da.
  • Hiriko irisgarritasunaren sistemen mantentze-kontratuak kudeatzea (arrapalak, igogailuak eta eskailera mekanikoak).
  • Udalaren jardunak sortutako hondakinak kudeatzea.
  • Herrian lorategiak eta iturriak jartzea eta haiek mantentzea.
  • Egoera txarrean edo osasungaitzean dauden lursailak eta sasiak garbitzeko exekuzio subsidiarioaren espedienteak tramitatzea.
  • Landa eremuetako biztanleen eta Udalaren arteko hartu emanak bideratzea.
  • Landa-azpiegitura mantentzea. Ur-deposituak, bideak eta bide-seinaleak ipintzea.
  • Arrate eta Santakurutz inguruetako  lorezaintzaz eta altzariez arduratzea.
  • Uraren kudeaketa integralaren zerbitzuari buruzko hitzarmena  betetzen den gainbegiratzea. Zerbitzua Gipuzkoako Urak kudeatzen du.
  • Udalaren kudeaketa energetikoa: udal eraikinen, ikastetxeen eta herriko argiteriaren argindarra, gasa eta gasolio-zerbitzuak kontratatzea eta kontrolatzea.
  • Desinfektatzeko eta arratoiak eta intsektuak akabatzeko zerbitzua kudeatzea.
  • Plazia edo elikagai-merkatua eta asteroko merkatua kudeatzea.
  • Hilerria eta hileta-zerbitzuak kudeatzea.
  • Kaleko salmenten espedienteak kudeatzea.
  • Bide publikoa hartzeko edo okupatzeko espedienteak kudeatzea (jaiak, aisialdiko aktibitateak eta publizitate- eta merkataritza-jarduerak).
  • Jaietarako eta bide publikoan egiteko beharrezkoak diren azpiegiturak instalatzea, bai jarduera pribatuenak, bai jarduera publikoenak.
  • Urbanizazio-proiektuak aztertzea eta gainbegiratzea.
  • Garapen Ekonomikoa, Enplegua eta Berrikuntza arloak abian jarritako I+G+i proiektuak koordinatzea eta kudeatzea.
  • Zerbitzu batzorde aholkulariari laguntzea haren eskumeneko gaiak tratatzen direnean.
  • Herritarren kexei erantzuna ematea eta tramitatzea arlo honek ematen duen zerbitzuarekin lotuta  daudenean.
  • Ondare-erreklamazioetan eta Udalaren erantzukizun zibilaren inguruko gaietan aholkularitza teknikoa ematea.
  • Udal ondareari egindako kalteen espedienteak udalaren aseguru-etxearekin tramitatzea.