Zerbitzu-karta
Misioa
Zerbitzu Sailak arlo asko hartzen ditu bere gain herritarren bizi-kalitatea eta premiak bermatzeko xedez, betiere, azpiegitura eta zerbitzuei dagozkienak. Gure lana da bide publikoaren erosotasun- eta irisgarritasun-maila mantentzea eta hobetzea, pertsona ororentzat herri irisgarri eta seguru bat izaten laguntzearren.
Bisioa
Herritarren baldintza orokorrak hobetzen lagundu nahi dugu, azpiegituren kontserbazio-egoerari dagokionez.
Herri atsegin eta irisgarri bat nahi dugu, eta, horretarako, azpiegiturak mantentzearekin eta kontserbatzearekin zerikusia duten alderdi guztiak kudeatzen laguntzen dugu, hiri-mugikortasuna eta irisgarritasuna indartzeko; halaber, udal jarduerak planifikatzen eta gainbegiratzen laguntzen dugu, besteak beste, prebentziozko mantentze-lanei dagokienez. Udalerri irisgarria eta erraz ibiltzeko modukoa lortzea da gure nahia, traba arkitektonikorik gabekoa.
Balioak
- Kalitatea: etengabeko hobekuntza eskaintzea.
- Asertibitatea: modu argi, zintzo eta zuzenean komunikatzea.
- Profesionaltasuna: zerbitzu azkar eta eraginkorra.
- Enpatia: herritarraren lekuan jartzea.
- Berdintasuna: tratu berdina ematea denei, batere bereizketarik gabe.
- Gardentasuna: informazio argi eta objektiboa.
- Efizientzia: erantzuna ematea ezarritako epeen barruan.
- Proaktibotasuna: herritarraren premiei aurrea hartzeko gaitasuna.
Arduradunak
- Arduradun politikoa: Pedro Escribano Ruiz de la Torre
- Arduradun teknikoa eta zerbitzuaren arduraduna: Iker Rodríguez Guisasola
Hainbat datu
- Telefonoa: 943 708406
- Fax-a: 943 708448
- Helbidea: Untzaga plaza, 1 – 3. solairua – 20600 EIBAR
- Helbide elektronikoa: erbitzuak@eibar.eus
- Web-orria: https://www.eibar.eus/eu/udala/sailak/zerbitzuak-saila
Bulego-ordutegia:
- Negua (urria-ekaina)
- Astelehenetik ostiralera: 09:00 – 14:00
- Astelehen arratsaldeetan: 16:30 - 19:00
- Uda (uztaila-abuztua)
- Astelehenetik ostiralera: 09:00 - 13:30
Planoa:
GPS koordenatuak:
X= 542903.6300
Y= 4781635.3700
Erlazionatutako atalak
Zerbitzuak
Konpromisoak
Erabiltzaileen eskubideak
Erabiltzaileen betebeharrak
Herritarrek parte hartzeko bideak
Araudia eta legeak