Udal hilerriko Zerbitzu-karta
Misioa
Urki auzoan dagoen Udal Hilerriaren misioa da Eibarko Udalaren eskumenekoa den hilerriaren zerbitzua gestionatzea. Horretarako, gure zerbitzuak etengabe hobetzen saiatzen gara, ondasun publikoa eta erabiltzaileen eta erakundearen gogobetetasuna bilatuz.
Hilotzei, hilotz-hondarrei eta gorpuzkiei tratamendu sanitarioa ematen diegu, Eibarko herritarren, haien gertukoen eta senideen beharrei erantzuteko.
Gainera, Udal Hilerriaren administrazioaz, gestioaz, ustiapenaz, mantentze-lanaz eta kontserbazioaz arduratzen gara.
Bisioa
Herritarrei kalitatezko zerbitzuak eskaintzea, hildakoen araudi sanitarioa bermatuz, eta herritarrei eta ehorztetxeei eskura dituzten zerbitzuei buruzko informazioa eta orientazioa emanez, hurbiltasunez eta errespetuz.
Balioak
- Zintzotasuna: koherentziaz eta zintzotasunez jokatzea, egia eta justizia balioen arabera.
- Berdintasuna: tratu berdina ematea denei, batere bereizketarik gabe.
- Konfidentzialtasuna. informazioa baimendutako pertsonei baino ez ematea.
- Legezkotasuna: zerbitzuak ematea indarrean dauden legeak, arauak eta erregelamenduak betez.
- Intimitatea errespetatzea: hildako pertsonaren senide edo gertuko bakoitzaren intimitatea errespetatuko dela bermatzea.
Arduradunak
- Arduradun politikoa: Pedro Escribano
- Arduradun teknikoa: Iker Rodríguez
- Zerbitzuaren arduraduna: Oier Castelos
Hainbat datu:
Udal hilerria
- Hilerriaren telefonoa: 943 203200
- Helbidea: Armagin, 4
Hilerriaren ordutegia:
- Apirila, maiatza, ekaina, uztaila eta iraila: 10:00-13:30 eta 16:00-20:00
- Urtarrila, otsaila, martxoa, abuztua, urria, azaroa eta abendua: 10:00-13:30 eta 14:30-18:00
Bulegoa:
- Bulegoaren telefonoa: 943 708406
- Helbidea: Untzaga plaza, 1 – 3. solairua – 20600 EIBAR
- Helbide elektronikoa: zerbitzuak@eibar.eusweb-orria: www.eibar.eus
Bulego-ordutegia:
- Astelehenetik ostiralera: 9:00etatik 14:00etara
- Astelehen arratsaldeetan: 16:30etik 19:00etara (uztailetik irailera bitarteko (biak barne) hilabeteetan izan ezik)
Planoa
Koordenadak:
43°11'00.7" N; 2°28'12.9" W