Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Konpromisoak

KALITATEA HOBETZEKO KONPROMISOAK

KONPROMISOEN ADIERAZLEAK

Hilotzak lurperatzeko zerbitzuak azkar eta garaiz eskaintzea (baita hilerriaren ordutegitik kanpo ere). Kasuen % 90ean, lurperatzeko eskabidea egiten denetik zerbitzua eman arte igarotako denbora ez da 48 ordutik gorakoa izango.

Adierazitako epeen jarraipena egitea hilerriaren aplikazioan.

Herritarrei informazioa modu eraginkorrean eta zuzenean ematea, eskatzen den unean eta eskura dauden bitartekoen bidez, eskaeren % 80an gutxienez. Informazioa unean bertan ezin bada eskaini, erabiltzaileak emandako kanalaren bidez bidaliko da, gehienez ere hiru eguneko epean, betiere Eibarko Udalaren mendekoak ez diren beste erakunde edo organismo batzuei kontsulta egitea ez badakar.

Adierazitako epeen jarraipena, aurkeztutako informazio-eskabidearen arabera.

Udal Hilerria garbi, txukun eta egoki mantentzea sarbideei eta berdeguneei dagokienez.

Baldintza hori betetzen dela iritziko da, hilerrira doazen herritarrei inkestak eginez; horietatik, batez besteko balioespen-indizea 10etik 7koa izango da.

Administrazio-emakiden eta luzapenen espedienteak ahalik eta lasterren izapidetzea eta jakinaraztea.

Baldintza hori betetzen dela iritziko da, jakinarazpena 35 laneguneko epean egiten denean emakidaren iraungitzearen amaieratik zenbatuta. (uztailean, abuztuan, irailean eta abenduan izan ezik)

Errautsak eskatzen dituzten familien % 90ek erraustu eta handik 48 ordura jasoko dituzte.

Adierazitako epeen jarraipena egitea hilerriaren aplikazioan.

Zerbitzuaren pertsona erabiltzaileei tratu duina eta adeitsua eskaintzea.

Baldintza hori betetzen dela iritziko da, hilerrira doazen herritarrei inkestak eginez; horietatik, batez besteko balioespen-indizea 10etik 8koa izango da.

 

Konpromisoen betetze-maila

Gure konpromisoen betetze-mailaren jarraipena egingo dugu, eta, horretarako hainbat adierazle ezarri dira.  Gainera, erabiltzaileei inkestak banatuko zaizkie eskaintzen dugun zerbitzuaren inguruko iritzia ezagutzeko.  Datuak jaso eta bi urtetik behin aztertuko dira. Ondorioen berri emango zaie dagokien hartzaileei.

Hartutako konpromisoak ez betetzea konpentsatzeko neurriak

Salbuespenezko eta Zerbitzu Sailetik kanpoko arrazoiengatik konpromisoak betetzen ez badira, ahalik eta lasterren hartuko dira beharrezkoak diren neurriak, erabiltzaileei kalterik ez egiteko.