Ipuruako aparkalekuak herri jabariko emakidaren araubidean erabiltzeko eta gozatzeko esleipena (2026)
Bi gune: A eremua eta B eremua
Adjudikazio-zozketan onartutako pertsonen zerrendak egiteko, herria bi gunetan banatu da. A eremuak Santa Ines, Indalezio Ojanguren, Romualdo Galdos, Ipurua eta Juan Antonio Mogel kaleak hartzen ditu; B eremuak, berriz, A eremuan sartuta ez dauden Eibarko guztiak hartzen ditu. Pertsona bakoitzak, gehienez ere, plaza bat eskuratu ahal izango du, betiere ez badu beste jabetzarik A gunean.
50 urteko iraupena duen emakida
Emakidak 50 urteko iraupena izango du, esleipena ebazten den egunetik zenbatzen hasita, eta ondare publikoaren eta sektore publikoko kontratazioaren arloan indarrean dagoen legediaren arabera arautuko da. Tartean interes publikoko arrazoiak badaude, udalak emakida iraungi aurretik garajeak erreskatatzeko aukera izango du ezarritako araudiari jarraituz eta, hala dagokionean, dagozkion kalte-ordainak jasotzeko eskubideak bermatuz.
Parte hartzeko baldintzak
Zozketan parte hartzeko baldintzen artean, honako hauek daude: pertsona fisikoa izatea, jarduteko gaitasun osoa izatea, 2024ko urtarrilaren 1etik Eibarren erroldatuta egotea, ibilgailu baten jabea izatea edo ibilgailua enpresa-lagapenaren bidez edukitzea, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea, eta, egokitutako plazaren kasuan, mugikortasun urriko pertsonentzako aparkatzeko txartel ofiziala izatea.
Eskabideak, 2026ko otsailaren 16tik martxoaren 31ra
Eskabideak aurkezteko epea 2026ko otsailaren 16an ireki, eta 2026ko martxoaren 31ra arte egon zen irekita. Eskabideak elektronikoki aurkeztu ahal izango dira Udalaren webgunearen bidez (www.eibar.eus), ziurtagiri digitalarekin, edo aurrez aurre PEGORAn (Herritarrentzako Zerbitzuaren Bulegoa, Udalaren beheko solairua, Untzaga plaza 1).
Erlazionatutako atalak eta dokumentuak:
- Zozketa publikoa, Ipuruako aparkalekuen hautaketa-ordena finkatzeko: akta eta aparkalekuak hautatzeko hurrenkera-zerrenda.
- Akta: onartuen behin betiko zerrenda zozketa hurrenkerarekin
- Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda
- Ordezkapena aparkaleku plazaren aukeraketa
- Ipuruako aparkalekuak herri jabariko emakidaren araubidean erabiltzeko eta gozatzeko esleipena (2026): parte hartzeko eskaera
- Baldintza-agiria, jabari publikoko emakida bidez IPURUAko aparkalekuen erabilera eta gozamena esleitzeko
Erlazionatutako albisteak:
- Eibarko Udalak Ipuruako garajeak esleitzeko behin betiko zerrenda onartu du (2026-06-18)
- Azken txanpa Ipuruako garajeetarako plaza bat eskuratzeko: epea martxoaren 31n amaitzen da (2026-03-18)
- Udalak Ipuruako garajeak lizitatutako ditu auzoko bizilagunentzat (2026-02-12)
- Eibarko Udalak lehiaketara aterako ditu Ipuruako aparkalekuak (2024-07-18)