Eibarko Udala

Onartuen eta baztertuen behin behineko zerrenda: IPURUAko aparkalekuak herri jabariko emakidaren araubidean erabiltzeko eta gozatzeko esleipena (2026)

Behin behineko zerrendaren aurkako alegazioak 2026ko maiatzaren 29tik ekainaren 11ra aurkeztu daitezke.

Deskribapena: Kontratazio Mahaiak onartutako eta baztertutako eskatzaileen behin-behineko zerrenda egin du, kronologikoki ordenatuta, eskabidea aurkezteko unearen arabera. Hala, zerrendan onartutako herritar bakoitzari zenbaki bat esleitu zaio.

Behin-behineko zerrenda Eibarko Udaleko Kontratatzailearen Profilean argitaratu da. Hemen kontsulta dezakezu zerrenda: Ipuruako garajeen behin behineko zerrenda.

Behin-behineko zerrenda Eibarko Udaleko Kontratatzailearen Profilean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera 10 egun balioduneko epean haren aurkako alegazioak aurkeztu ahal dira.

Behin behineko zerrendaren aurkako alegazioak aurkezteko epea: 2026ko maiatzaren 29tik ekainaren 11ra (biak barne).

Tramitazio kanalak: 

Deskargatu dokumentuak
IPURUAko garajeak: Behin behineko zerrenda (akta)  
Ikusi | Jaitsi (515.2 KB)