Eibarko Udala
Ipuruako garajeak

Azken txanpa Ipuruako garajeetarako plaza bat eskuratzeko: epea martxoaren 31n amaitzen da

2026/03/18
Santaines kalea.
Santaines kalea.

Udalak bizilagunak animatu nahi ditu, auzoko aparkalekua hobetuko duen aukera aprobetxatu dezaten. 38 plaza emakidan 50 urterako; lehentasuna gertuko kaleetan bizi direnek izango dute.

Eibarko Udalak gogorarazi du martxoaren 31n amaituko dela Ipuruako garajeen lizitazio publikorako eskabideak aurkezteko epea. Jarduketa honek ahalbidetuko du emakida-erregimeneko 38 plaza esleitzea 50 urtez. Prozesua ixteko bi aste falta direla, Udalak bizilagunak animatu nahi ditu eskabidea egitera, irtenbide hau pasatzen utzi gabe. 

Garaje hauen —Santaines kaleko Ipuruako Anexoko etxabeetan—  helburua da gune horretan dagoen aparkaleku faltari erantzuna ematea, horixe baita azken urteotan auzotarrek aipatutako arazorik nagusienetako bat.

Jon Iraola Eibarko alkateak une honen garrantzia azpimarratu du:
“Epearen azken txanpan sartzen ari gara eta dei egin nahi diegu Ipuruako eta inguruko bizilagunei. Alternatiba ona da garaje bat lortzeko, aparkaleku-eskaera handia dagoen inguru honetan, baldintza egonkorretan eta esleipen-sistema bidezko eta garden baten bidez. Merezi du aprobetxatzea”.

Era berean, adieraz duenez, “jarduketa hau benetako premiei erantzuten dien jarduketa horietako bat da. Urteetan, auzoak aparkalekuaren arazoari erantzuna ematea eskatu du, eta orain, mahai gainean egonda, garrantzitsua da herritarrak aukeraz baliatzea”.

Bestalde, Hirigintza Saileko zinegotzi Luis Vicente Castellanosek gogoratu du prozesuak zabalik eta irisgarri jarraitzen duela. “Oraindik ere garaiz gabiltza, eta prozedura erraza da. Baldintzak betetzen dituen edozein pertsonak egin dezake eskaera, on line edo aurrez aurre. Gure helburua da esleitu gabeko plazarik ez geratzea eta benetan behar dutenengana iristea”. 

Esleipena onartutakoen arteko zozketa bidez egingo da, eta lehentasun-irizpidea gertuko kaleetan bizi direnen aldekoa izango da (A gunea), baina gainerako herritarrak kanpoan utzi gabe (B gunea).

Udalak gogora ekarri nahi du zein diren parte hartzeko baldintzak: Eibarren erroldatuta egotea 2024ko urtarrilaren 1etik, ibilgailua izatea eta oinarrietan ezarritako gainerako baldintzak betetzea.

Eskaerak modu elektronikoan egin daitezke  www.eibar.eus webgunean edo aurrez aurre PEGORAn (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa, Untzaga plaza 1).