Eibarko Udala
ingurumena

Eibarko herritarrek POLYMATeko ikertzaileekin hitz egingo dute plastikozko ontziei buruz, PartekatuZ proiektuaren barruan

2026/11/11
Kartela.

Kontsulta-saioa azaroaren 23an izango da, astelehena, Portalea eraikinean. Izena eman behar da, plazak mugatuak baitira.

Eibarko Udalak PartekatuZ proiektuko kontsulta-saio batera gonbidatzen ditu herritarrak. Saioan, Gipuzkoako POLYMAT ikerketa-zentroko ikertzaileak eibartarrekin elkartuko dira plastikozko ontziei buruz hitz egiteko: egunero erabiltzen ditugu, baina ondo ezagutzen ditugu? Badakigu zer ondorio duten gure osasunean eta ingurumenean?

POLYMATen material plastiko berriak garatzen dituzte, eta ikerketa hobetzeko ezinbestekotzat jotzen dute herritarren usteak, esperientziak eta gomendioak entzutea. Horixe da saioaren helburua: zientzia eta herritarrak elkarrizketan jartzea.

Saioa azaroaren 23an, astelehenarekin, egingo da, 17:15etik 19:45era, Portalea eraikineko 3. solairuan (Bista Eder 10, Eibar). Talde txikietan egingo da, giro lasaian, eta ez da aurretiazko ezagutzarik behar. Saioa elebiduna izango da, euskaraz eta gaztelaniaz.

Parte-hartzea doakoa da. Kafea eta haur-txokoa izango dira, eta parte-hartzaileek Eibarko produktuen eta elikagaien oparia jasoko dute. Gainera, abenduan itxiera-ekitaldia egingo da ikerketa-zentroetan, eta antolakuntzak autobusa jarriko du Eibartik.

Plazak mugatuak dira eta talde anitza osatu nahi da; horregatik, aldez aurretik izena eman behar da helbide honetan: partekatuz.eus/izena-eman. Antolakuntza izena ematen dutenekin harremanetan jarriko da ondoren. Saioa 18 urtetik gorakoentzat da.

Informazio gehiago: 621 39 24 50 · kaixo@partekatuz.eus